Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

espia (ETCn 336 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian espioi agertzen da) 1 iz espioia.

Iman batek nola, Parisek hala erakartzen zuen nabarmentzen zen jende oro: artistak eta bankariak, gaizkileak eta negozio-jendea, puta-zorriak eta espiak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 296. orr.

Bazuten zapata-garbitzaile haiek profetikotik zerbait, misio baten zain dauden espiak edo jainkoek bidalitako ordezkariak ziruditen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 138. orr.

Ez zuen polizia edo espia baten aparteko itxurarik, baina espiei ez baitzaie zer diren nabaritu behar, ez nengoen eroso.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 174. orr.

Bost axola niri espia izate doilor honetara behartu nauen herri barbaro hori.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 72. orr.

Colganen espia dela esango nuke nik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 182. orr.

-Ni espia? Zerena? Norena?  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 83. orr.

IMCk ezkerreko poltsikotik ateratzen du informazioa, era sentsazionalistan hitz eginez, IRAk gobernuaren erakundeetan espiak dituela dioenean.  Berria - Mundua   2006-02-03

Zumalakarregi generalak espiak nahasteko erabiltzen zituen trikimailuak.  Berria - Kultura   2004-06-03

Kontroletako batean, soldadu-buruak, higanota baita, espiatzat jo du Garibai.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 42. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

-Kim Philby sobietar espia ospetsua Gernikan izan zen, hara! -esan zuen bisitariak.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 84. orr.

Horrako gizon hori, pentsatu nuen, Okhranako funtzionarioa izana da eta Parisen espia komunistaren bat garbitu du.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 14. orr.

Kosta egiten zitzaidan neure buruari sinistaraztea nire bizitza bizitza galdua zela, gezur bat; nire izena, mailegatua, lapurtua; nire pasaportea, espia nazkagarri baten agiri nazkagarria.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 118. orr.

Espia hutsa zen abade hura, Donostiako Maria Cristina hotelean matxinatu zirenen artean egon zen, tiroka ikusi zuten leihoan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 47. orr.

Meza hasita zegoen eta arreba konturatzerako alde egin zuen Lucasek, jatorri errusiarreko espia ingeles baten zuhurtziaz eta jatorri etiopiarreko ostruka frantses baten arintasunaz.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 67. orr.

Hans Rabener prusiar espiak (alias Viktor Runeberg) pistola automatiko batez eraso zion atxilotzeko ordena zekarkion Richard Madden kapitainari.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 69. orr.

Jaso eta lumatu genuenean, deskubritu genuen zer mekaniko bat zela, espia begiluze halako bat, bere argazki kamera edo satelite digital eta guzti.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 160. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Are okerragoak ere badaude: hainbatek espia-lanak egiten ditu Buruzagiarentzat eta haren Gizonentzat.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 353. orr.

Sedukzioaren printzeak urte asko egin ditu bere hiritik urruti, ia Europako gorte guztietan baliatu ditu bere espia-dohainak guztizko luxu baten truke.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 65. orr.

Sareak hedatu zituen eta eskuzabal banatu zuen diru asko, Kosmasen galbiderako, Markoren ibilbideen berri emango zioten espia mordo bat erosteko.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 195. orr.

Izan zuen ondorio bakarra, mende horretako espia liburu eta pelikula onenetakoen iturri oparoa izan zela.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 80. orr.

Espia-giro gehiegizkoa, nire gusturako ere.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 150. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

espia bat (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus