Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

espiatu, espìa(tu), espiatzen du ad norbaiti edo zerbaiti ezkutuan begira egon, egiten duenaz jabetzeko eta eskuarki beste bati horren berri emateko. ik zelatatu; barrandatu.

-Zaintzen... espiatzen... guri jarraitzen agian -esan zuen osaba Vernonek, amorruz marmar eginez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 37. orr.

Munduan izan litekeen emakumerik begiluzeena zen eta denbora gehiena auzokoak, aspergarri eta lege-zale hutsak zirenak, espiatzen ematen zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 20. orr.

Ez da hau taberna honetatik espiatzen duzun lehenbiziko aldia, hemendik edo Plaza Biribilatik, edo tren geltokitik.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 70. orr.

Sedanok, noski, susmo txarra hartu zuen, eta Cesid-ekoak espiatzen ari zitzaizkigulakoan, polimili izandako bezero batekin etorri zitzaidan, etxea mikrofono ezkutuen bila miatzeko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 190. orr.

Herrikideak espiatu beharra gogor egiten zaie antifaxista direnei.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 220. orr.

Ingelesek bidali naute zu espiatzera.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 220. orr.

Guk, ofiziokook, mesprezuz aditzen genituen huskeria haiek, baina adi egoten, halere, espiatzeko ohitura ezin utziz.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 170. orr.

Ezer egin gabe eman zuen arratsalde osoa, noiz aldizkari zaharren bat irakurtzen, noiz Carlton hoteleko bezeroen joan-etorria espiatzen gortinarik gabeko leihate zabaletik.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 168. orr.

Etxeko pasilloan gurutzatzen ginen behin eta berriz burumakur, elkarri begiratu gabe, elkarren zelatari, zoritxarreko egin gintuen egoerari irtenbiderik aurkitzeko asmorik gabe, mendeku makurrenetan pentsatzen, batak bestearen aurrerapenak eta etenaldiak espiatzen genituela. aBart arratsean beste denbora-pasa bat aurkitu nuen: kataleju batez beste etxeetako bizilagunen gela ongi argituak espiatzea.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 195. orr.

-Nola dakizu hori? Zerraila zulotik espiatzen egon zara!  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 33. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

espiatzen ari (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus