Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zelatatu, zelata(tu), zelatatzen 1 du ad norbaiti begira egon, egiten duenaz jabetzeko. (pertsonak)

Emakumeak kortejatu egin behar ziren eta ez komunetan zelatatu.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 92. orr.

Gauean ate guztien atzetik zelatatzen zuten.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 194. orr.

Itxuraz, dena finitua zen, altzifreen artetik zelatatu bainuen ehortzelarien itzulera. Ezkutuan larrutan ari direnak zelatatzen omen ditu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 400. orr.

Ez dut uste batere gustatuko litzaiokeenik zelatatu duzula jakiteak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 72. orr.

Egunean zehar zelatatu egin nauela, eta une egokiaren zain egon dela [...] ustekabean agertzeko.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 44. orr.

Onik ateratzeko, inork ikusi gabe zelatatu behar duzu.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 94. orr.

Beste bulego batera narama, berak zerbait egiten duen bitartean zelatatua eduki nazaten.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 39. orr.

Bizilaguna zelatatzeari utzi zion.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 52. orr.

Hamahiru urte baino ez nuen, eta artean ez nekien zu zelatatu eta ikuskatzeko nerabilen berebiziko jakin-mina maitasuna zela.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 16. orr.

Euskal Herriko parlamentariak zelatatu dituzten jakin nahi du EAk.  Berria - Euskal Herria   2004-01-31

Terrorista batzuk -probokatzaile batek jadanik salatuak eta isileko poliziek ordurako zorrotz zelatatuak- ate ondoan elkartuko ziren eguerdiko ordu batean, bonba eta errebolberrez armaturik, beraren zain.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 15. orr.

Ilunabarrean, esaterako, zigarro bat piztu eta negar egin nahi lukeen norbait zelatatzen dut ene baitan.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 24. orr.

Begirada akitu batekin egin du topo, inoiz bizi-bizi zelatatu duten begi sarkorren distira itzaliarekin.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 54. orr.

Internetez zelatatzeko kamerak!  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 95. orr.

Zelatariak, zelatatuak.  Berria - Gaiak   2006-01-05

2 (bestelakoak)

Orduz orduko jarraipena egin ondoren, ez da mugimendu susmagarririk sumatu zelatatu dugun etxean.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 123. orr.

Baionako Euskal Zerbitzuen egoitza zelatatzeko agindu zitzaion unetik, ohiko arduraz ekin zion lanari.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 49. orr.

Erresuma Batuko zerbitzu sekretuek [...] Kofi Annanen bulegoa ere zelatatu zutela baieztatu zuen atzo Clare Short Nazioarteko Garapen ministro ohiak.  Berria - Mundua   2004-02-27

Largabistak hartu zituen bere betiko zelatarekin jarraitzeko, baina zelatatu ohi zuen gela hutsik zegoen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 172. orr.

Asmo maltzurrez etorri zaizu, zure joan-etorriak zelatatzera, zertan ari zaren jakitera.  Elizen arteko biblia   2 Sm 3,25

Haurrek gure mugimenduak zelatatu eta horien berri ematen diete felagei.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 179. orr.

Straussek FBI bere atzetik jarri zuen, gutunak irekitzen zizkioten, deiak zelatatu.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 94. orr.

Defentsa prestatzeko jarduna zelatatu egiten diete abokatuei.  Berria - Harian   2005-11-29

CNIk Otegi eta Carod-Roviraren arteko elkarrizketa zelatatu zuen edo ez galdetu zion CIUko kideak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-07

Bizkaiko Auzitegiak, gainera, arrazoi eman die zelatatutako gutun baten inguruan.  Berria - Harian   2005-11-29

Irekita zegoen, eta barnealdea zelatatu zuen begiradaz.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 135. orr.

Zanga-zanga edaten zuen, eta dendaren sarrerara etortzen zen gaua zelatatzeko, egonarria galdurik astroak geldo-geldo higitzen zirelako.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 181. orr.

3 begiratu, zaindu.

Katez lotuta edo guardiek zelatatuta joaten dira.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 91. orr.

Straussek FBI bere atzetik jarri zuen, gutunak irekitzen zizkioten, deiak zelatatu.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 94. orr.

Eta bere guardietako bat jarri zuen han, eskultura bera eta eskulturaren ingurua zelata zitzan, gau eta egun.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 130. orr.

4 (era burutua izenondo edo izen gisa)

Nire zelatatuek hortxe atzemateko arriskuaz gain, urdaileko hersturak lekua kentzen zion goseari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 347. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mugimenduak zelatatu (3); zelatatu behar (3); zelatatu zuen (9)

etxea zelatatzen (4); zelatatzen nituen (5); zelatatzen nuen (4); zelatatzen zituzten (3); zelatatzen zuela (3); zelatatzen zuen (10); zelatatzen zuten (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus