Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
P.-H. de Valenciennes margolaria bizitik hartutako paisaia-ikuspegi txikitxo batzuk margotzen espezializatu zen 1780 aldera. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 218. orr.
3. irudian kortex-zelulek izan ditzaketen bestelako bi egitura ageri dira, argi-zirrikituak atzematen espezializatua bata eta marrak atzematen espezializatua bestea. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 28. orr.
Munduko Bankua, garapenaren finantzaketan espezializatua, zokoratua utzi zuen euromerkatuen goraldiak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 174. orr.
Belgikako unibertsitario talde bat da, erretorikaren (hitzezko erretorikaren, eta, hemen, hitzezkoa ez den erretorikaren) azterketan espezializatua. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 237. orr.
Beren historiako krisi antzerako horietan juduek eta parsiek beren nortasuna gorde zuten erakunde berriak asmatuz eta jarduera berrietan espezializatuz. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 199. orr.
Aski izan bedi esatea zelula multzo batzuk, hasi erretinatik eta kortexeraino, kolorea pertzibitzen espezializaturik daudela, eta horixe da, hain zuzen, gure ikusmen munduaren oinarri-oinarrizko dimentsioetako bat. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 27. orr.
Joera honek indar handia hartu zuen garunaren egituraren ikerketak "oinarrizko" zenbait eginkizunetan espezializatuta zeuden zelulak, (ertzak, marrak, direkzio-mugimenduak, eta abar pertzibitzen espezializatuak) existitzen zirela frogatu zuenean. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 52. orr.
Alor honen ezagutzak aurreramendu handia izan zuen 1974an nerbio optikoan bi zelula mota zeudela aurkitu zenetik: zelula batzuk estimulazio-egoera iraunkorrei erantzuten espezializatuak, eta besteak estimulazio-egoera iragankorrei erantzuten espezializatuak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 34. orr.
Zurgin lana; altzariak konpontzen espezializatu nintzen, zaharrak batez ere. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 123. orr.
Bizitza-forma orok (mikroorganismo espezializatu batzuk salbu) bi gauza behar ditu: elikagaia eta oxigenoa. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 153. orr.
Garuneko zelula espezializatuek kontrolatzen dute etengabe substantzia horrek odolean duen kontzentrazioa. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 195. orr.
Kontuan izanik dastamen-zelulek bizitza laburra dutela, harrigarria da ikustea nola haietariko askok eginkizun espezializatuak dituzten. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 150. orr.
Jakitearen sistema zuhaitz baten pareko ei da: metafisika da erroa, fisika enborra, adarrak zientzia espezializatuak (mekanika, fisiologia, psikologia) eta fruituak diziplina praktikoak (teknika, medizina, etika). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 78. orr.
Gaiari buruz dagoen materialik berriena aurkitu nahi baduzu, hoberena aldizkari espezializatuetara jotzea da, batik bat ospe onekoak badira. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 346. orr.
Tokia ezaguna nuen: erretegi arrandiatsu bat, landa-minaren aitzakian kanporatzen diren hiritarren sabelak betetzen espezializatua. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 345. orr.
Etika-komiteek azpibatzorde espezializatuak sortuko dituzte. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 96. orr.
Trukeen eremua zabaltzeari esker haz daiteke ekonomiaren produktibitate globala, ogibideak eta jardueraren adar espezializatuak ugaltzen direlako ez ezik, enpresa barneko eginkizunak ere teknikoki banatzen direlako. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 17. orr.
Frantsesez "image" (´irudi´) hitzetik zuzenean eratorri den izenlagun bakarra "imaginaire" (irudimenezko) da, eta irudimenarekin lotzen duen zentzu espezializatu bat hartu du. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 199. orr.
Ikusmena prozesu bat da hain zuzen ere, eta hainbat organo espezializatuz baliatzen da. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 20. orr.
Muskulu oso espezializatu bat da bihotza. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 49. orr.
Larruazalak baditu, hala ere, nerbio-amaiera espezializatuak, oso tenperatura-aldaketa txikiak sumatzen dituztenak. Ikuspegi horretatik, bada, hurbilketa espezializatuagoetarako sarbidea baizik ez du izan nahi liburu honek. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 83. orr.
Adibide horrek oso argi ikusarazten du langile espezializatuen denbora osoko okupazioa ez dela errentagarria gertatzen, baldin salmenta kopuru jakin batetik gora ez bada. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 17. orr.
Tira bada, katolikoak politeistak direla esaten ari nintzen, santuak jarri zituzten jainko espezializatuen lekuan. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 14. orr.
De Architectura ez da (edo ez esklusiboki behintzat) profesionalek erabiltzeko obra tekniko espezializatua. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 140. orr.
aldizkari espezializatu (6); aldizkari espezializatuetan (3); dago espezializatua (3); denda espezializatuetan (4); espezializatu bat (8); espezializatu batean (3); espezializatu batzuk (4); espezializatu da (4); espezializatu nahi (3); espezializatu zen (8); espezializaturik dago (3); espezializatutako enpresa (3); horretan espezializatu (3)