Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

espezialdu, espezial(du), espezialtzen 1 da ad espezializatu.

Ilobaren berritu beharra: haren eraginez, alpapa eta ahuntz-larruak esportatzeari utzi, eta inportazioetan espezialdu ziren, bertan zen portuges tropari begira: arroza, whiskia, tabakoa.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 204. orr.

Horixe esan zioten Hegoaldeko azentuaz, gure literatura zaharrean espezialdutako Mintxori.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 51. orr.

Unitate horiek ohe kopuru jakin bat izan behar lukete, tratamendu protokolo eta espezialduriko pertsonekin.  Berria - Euskal Herria   2004-05-07

2 (era burutua izenondo gisa)

Badaki, halaber, bezeriak oso estimutan izaten dituela zerbitzu bereziak, espezialduak, arrunkeriari ihes egiten diotenak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 232. orr.

Tratatzen ari garen gaixoen heren bat inguru buru osasun etxeetan artatzen ditugu, lehen aipatu dudan oinarrizko maila espezialduan.  Berria - Euskal Herria   2004-05-07

Batik bat aukera hauek nabarmendu zituen: informazio bolumen handia erabiltzeko ahalmena, erabiltzaileen araberako pertsonalizazioa, gune espezialduak sortzeko posibilitatea, edozein bitarteko (testua, irudia, bideoa,...) erabiltzeko aukera, iritzi-truke dinamiko eta askeagoa bideratzeko ahalmena eta datu-base erraldoiak kontsultatzeko erraztasuna.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 126. orr.

Noizean behin, gainera, enuntziatu-mota espezialduetan adieraziak: erreferentziak, eztabaida kritikoak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 67. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus