Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

esleipen iz 1 esleitzea; hautaketa. ik adjudikazio.

Mairuelegorretako proiektua erabakitzeko formula salatu du herri kolektiboak, eta aldez aurretik esleipena enpresa zehatz batekin hitzartuta dagoela aditzera eman du.  Berria - Euskal Herria   2006-04-14

Renfeko administrazio kontseiluak kontratu garrantzitsu honen adjudikazioa ere atzo egitea espero zen, baina, enpresatik bertatik Europa Press agentziari jakinarazi ziotenez, kontratu honen esleipena tren egileek eskatzen duten diru kopuru handia dela eta atzeratu da.  Berria - Ekonomia   2004-02-25

EAkoen ustez, arazoa ez da nork esleitzen dituen etxebizitzak, «esleipena bera zelan egiten den baino».  Berria - Euskal Herria   2004-05-07

Espainiako Sustapen Ministerioak Euskal Y-aren zortzi zatiren obren esleipenak berrikusteko aukera kezkaz hartu dute EAE Euskal Autonomia Erkidegoko agintariek eta politikariek.  Berria - Euskal Herria   2004-06-10

Bilborako tren saihesbidearen esleipena AHTarekin lotuta datorrela nabarmendu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-07-14

Oraintxe bertan asaldura da nagusi Hamaikagarren Etorbideko burdinbidearen esleipenaren kontra.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 86. orr.

Lanen esleipenak: Urtea amaitu aurretik Gasteiz eta Bilbao arteko beste zati batzuk esleituko dituzte.  Berria - Harian   2006-04-25

Antzinako Ekialdeko inperioetan (Egipto, Babilonia, Asiria, Persia, etab.) eta Erdi Arokoetan (Txina, India, musulman mundua, etab.), lurra enperadorearen jabetza zen, eta esleipena bizi bitartekoa beti.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 22. orr.

Gaztelu plazako aparkalekuaren esleipena ez da legezkoa.  Berria - Euskal Herria   2004-10-29

Konkurrentziazko mekanismoak ipintzea eta baliabideen esleipenaren funtzioa merkatuetara igaroaraztea dira ekoizpena eta berrikuntza bultzatzeko modurik seguruenak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 175. orr.

Deskribapen hauetan guztietan ez du ezerk oinarria hartzen eraginen, aldaketen, jakinarazitako argibideen eta komunikazioen esleipenean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 184. orr.

Enkante postua bikoitza da; bi aldeetan, bulegoaren aurrean luzatzen den harrizko mahaiaren mutur batean, enkantegile batek otarreak kokatzen zituen eta sortei eta arrain ale handiei salneurriak jartzen zizkien; koadernoaren emakume idazlaria, bitartean, esleipenaren zain zegoen enkantegilearen gainetik, idazluma hatzetan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 150. orr.

Merkatu tresnek ondasunen esleipen efizientea lortzeko duen ahalmenarekin ere zerikusia baitu, eta argi eta garbi esan behar da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 100. orr.

Uztailean eginiko Lehen Hezkuntzako lanpostuetarako esleipenetan 157 horietatik 35 irakasleek lortu zuten.  Berria - Harian   2005-07-28

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Merkatu tresnek ondasunen esleipen efizientea lortzeko duen ahalmenarekin ere zerikusia baitu, eta argi eta garbi esan behar da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 100. orr.

Uste dugu ez dagoela benetako borondaterik, ez interesik, gizarte guneetako esleipen hierarkizatua generoaren arabera aldatzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-03-05

%4ko soldata hazkuntza eta sarien esleipen «arbitrarioa» ekiditeko neurriak hartu direla jakinarazi du sindikatuak.  Berria - Ekonomia   2004-04-08

Alderdien legez kanpoko finantzaketa egin zuen Roussinek lehiaketa publikoen iruzurrezko esleipen baten truke.  Berria - Mundua   2004-02-13

Espainiako Sustapen Ministerioak 1.750 milioi euroko aurrekontuko kontratuen esleipen gehigarria iragarri zuen otsailaren 27an, Europako Agerkari Ofizialean, AHTren eraikuntza lan horiek aurtengo bigarren seihilabetekoan hasiko direla aurreikusten duen jakinarazpen batean.  Berria - Euskal Herria   2004-04-07

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

[Tokiko telebisten] emisioetan lehentasunezko hizkuntza euskara izateko eskatu dute eta horretarako esleipen prozeduran euskararen erabilera bultzatzea ezinbestekotzat jo dute.  Berria - Euskal Herria   2006-03-18

Autobidearen esleipen prozesuan «irregulartasunak» antzeman ditu EAJk, zifra ezberdinak eman baitituzte Diputazioaren arduradun ezberdinek eta «argitu gabeko» eragiketak egin dira.  Berria - Euskal Herria   2004-07-10

Batzarrek jarritako helegiteari erantzunez eman du epaitegiak ebazpena; esleipen epea zehaztea ezinbestekoa dela diote.  Berria - Euskal Herria   2004-10-29

Esleipen plana ondo aztertzeko Jaurlaritzak aste bi beharko dituela aurreratu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-06-24

Babes Ofizialeko Etxebizitzen esleipen kanpainari ekingo dio Nafarroako Gobernuak bihar.  Berria - Euskal Herria   2004-01-06

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Formula bat tautologia dela esango dugu haren aldagaien egia-esleipen guztientzat egiazko balioa hartzen duenean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 145. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

esleipen plan (6

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus