Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

adjudikazio iz esleipena.

Abiadura handiko 75 tren egiteko bi adjudikazio eta haien mantentze lanen kontratua lortu du Beasaingo CAFek eta Alstom konpainia frantziarrak osatutako partzuergoak Espainiako Renferekin.  Berria - Ekonomia   2004-02-25

Bi konsorzioen artean banatuko litzateke adjudikazio hau.  Berria - Ekonomia   2004-02-25

Txingudiko plantako obren adjudikazioa etzi onartuko dute.  Berria - Euskal Herria   2004-07-14

Igerikaleku bat ere izanen dute herrian luze gabe, obraren adjudikazioa jada egina da eta Udalak baderamatza xede horiek beretik.  Herria   2001-05-17

Nafarroako Parlamentuan ikerketa batzorde bat antolatu zen, irrati lizentzien banaketan irregulartasunak izan zirelakoan, eta Nafarroako Gobernua adjudikazioak berriz aztertzera gonbidatu zuen Parlamentuak.  Berria - Euskal Herria   2004-08-03

Adjudikazioaren arabera, ekoizpenaren %85 Espainian egin behar zuen Siemensek eta, ondorioz, Alstomekin eta CAFekin akordioa egin zuen. Obren adjudikazioari oniritzia emateko, Administrazio Kontseiluaren hiru laurdenen aldeko botoa behar da.  Berria - Ekonomia   2004-09-14

Beasaingo tren konpainiak 1.590 milioi euroko eskaera zerrendarekin itxi zuen 2003ko ekitaldia, eta aurtengo apirilean zerrenda hori 2.335,7 milioi eurora igo da, abiadura handiko trenen Renferen azken adjudikazioekin.  Berria - Ekonomia   2004-06-06

2003 amaieratik hona, hainbat adjudikazio garrantzitsu ere lortu ditu CAFek.  Berria - Ekonomia   2004-06-06

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus