Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskupe 1 iz aginpidea, eskumena.

Horretarako ere, hara, bazian zeruak eskupe.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 212. orr.

2 eskupean eskuaren pean, mendean. ik manupe 2.

Une jakin batean, Paris guztia eskupean hartu eta gero, Tuileriak dantzarazteko txanda izango zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 213. orr.

Frantziako biologia guztia eskupean edukitzeko nahi du horrek institutu hori.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 82. orr.

Baina laster, 1905ean, Errepublikak berak konkordatua hautsi zuelarik, Elizaren atxikitzeko eskupean zeukan armarik hoberena, apezen hilabete-saria, galdu zuen.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 116. orr.

Horrek ez du erran nahi erresuma guztia eskupean zuenik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 279. orr.

Soriak, bere ogitartekotik, eskupean gintuen ordenako saindu fundatzaileari ere ez zion emanen, bere hilobi italiarretik jalgi eta horretara propio gure patioan agertuta ere.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 183. orr.

Neure mezuaren bozeramaile egin zaitut, eta neure eskupean babestu.  Elizen arteko biblia   Is 51,16

Bihar suge hotz batek laztanduko du nire zintzurra, eta dagoeneko sumatu behar nuke palankaren itzuliaren doinu gozoa borreroaren eskupean.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 145. orr.

· Mintzaldi horietarik gehienak frantsesez egin ziren, lehenik hango apez alemanek beste komandorik ere baitzuten, eta gero haietarik zenbaitek ez zutelakotz mintzatu nahi, behar zuten dokumentazionea eskupean ez zutelakoan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 130. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus