Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hala segituz gero, errege baten manupe amaituko zutela bazekien-eta. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 76. orr.
Zure egoera kontrolatzen ez duzunez, etorkizun hurbilenak ere ihes egiten dizu barne antolamendutik; bertzeen manupean baitzaude aldi oro. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 13. orr.
Bi urte geroago Heinrich Himmler SS indarren buruzagiak bere manupean hartu zuen erakunde hori. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 9. orr.
Sauronen erresumaren bihotzaren barnean zegoen Sam, bere antzinako boterearen sutegian, Erdialdeko Lurraldeko botereen arteko ahaltsuena, gainerako botere guztiak manupean hartu zituena. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 275. orr.
Eta Mordorren manupean luzaroen egondakoek, morrontza haren menpe denbora gehiena iraundakoek, [...] bat egin zuten azken borroka etsia luzatu nahian. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 281. orr.
Soldadu mordo bat azaldu duk aurretik, mila bat omen, Agirre bertako koronelaren manupean. Txillardegi «Putzu», 1999 - 107. orr.
Gerla piztuz gero, jende gehiago altxarazi behar zuen eta Donibaneko gazteluzainaren manupean jarri, hura baita erregeren ordezkoa Nafarroa Beherean. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 64. orr.