Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskularru iz (ETCn 2.103 agerraldi; orobat eskunarru)

28 agerraldi) 1 eskua eta batzuetan besoaren zati bat estaltzen duen jantzia, berez larruzkoa, eskuaren eta eskuarki behatzen formara egokitzen dena. ik eskuzorro.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 43. orr.

Beharbada eboluzio natural bat izan da: oroitzen ez garen arren, umetan hatzak ere elkarri itsatsita geneuzkan eta hatzak hazi eta banandu ahala bihurtu zaizkigu eskuzorroak eskularru, ez baitut etxean manopla zaharrik inon atzeman.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 10. orr.

Igogailuan sartzean eskularruak jantzi zituen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 421. orr.

Eskularruak eta kaskoa erantzi, anorak urdinaren kremailera zentimetro batzuk jaitsi eta zain geratu da.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 18. orr.

Henrikek txanpon bat ematen zion kotxezainari, kale isilean gelditzen zen, atari zaharraren aurrean eskularruak kentzen zituen, giltza bilatu, eta berriro bere lagunari traizio egin izanaren sentsazioa izaten zuen.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 63. orr.

Galdu egin ditut nire eskularruak.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 33. orr.

Beheitixeago, eguzkiak argitutako eskularru bat ikusi nuen, eta ezin hobeki ohartu nintzen eskularrua ez zegoela bakarrik, barrenean gizon baten eskua zegoela, eta eskua ez zegoela bakarrik, beso batean baizik, eta besoa, berriz, hondakin haien azpian hor nonbait zegoen gizaseme baten gorpuan.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 21. orr.

Patrika bakoitzean eskularru bat, aparatosoak baitira eskularru hauek.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 9. orr.

Zauriaren minak eta soinuaren harridurak bultzatuta, jarria zuen eskularrua erantzi zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 428. orr.

Kautxu gorrizko eskularruak sukalderako.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 22. orr.

Hastetik trinketetan eskularruarekin, pasakan bezala, hasi ziren, gero esku huskara etorri, orduan baitzen sortu trinketeko jokoa, partikulazki Iparraldean.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 121. orr.

Gidariak eskularruen kutxa ireki zuen, kasete bat atera, eta irrati-kasetean ipini zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 119. orr.

Alaba eskularruetako botoiak lotzen ari zen espaloian.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 98. orr.

Kartazal beltz bat luzatu zion kolore bereko eskularruan ezkutatutako eskuak.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 37. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

«Eskularru zuriko xantaia» deitu zion Barrenak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-23

Sarjentuak, orduan, eskularru beltza erantzi eta jakaren barruko patrikara sartu zuen eskua.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 137. orr.

Larruzko eskularru beltzak jantzi eta berokiaren lepoak igo ditu.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 143. orr.

Ellen antxume-larruzko bere eskularru berrien erpuru urratua hatz erakusleaz igurtzitzen ari zen, urduri.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 170. orr.

Ellenek lepo labur eta sudur zapaleko gizon baten esku handiari oratu zion eta gero, haren emaztearen eskularru txiki apainari.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 303. orr.

Bennettek berehala ekin zion lanari, eskularru esterilak jantzirik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 103. orr.

Sarjentua autoko leihatilaren parera heldu eta agur egin zidan, eskularru lodiz bilduriko eskua kasko ertzera eramanda.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 270. orr.

Eskuak dindilizka zeuzkan eskularru hutsen modura.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 89. orr.

Prest nengoen bi eskularru diferenterekin ibiltzeko.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 13. orr.

Nahikoa du jardutea, eskuak eskularru barrubigunduekin babestuta, nonbait eskegitako zerrakin-zaku batekin edo baloi batekin.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 158. orr.

Dantzariak kapela hegal-zabal bat zeraman, estilo florentziarrekoa, ukondoetaraino iristen zitzaizkion eskularru zuri artilezkoak, zeta arrosako soineko estu bat eta saten beltzezko zapatak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 71. orr.

Plastikozko eskularruak erosi.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 73. orr.

Robertok, artean, txalekoko patrikatik latexezko eskularru parea atera eta hizketan jarraitu zuen, aulkian lotuta jarraitzen zuen mutikoaren inguruan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 132. orr.

Zakur bati boxeoko eskularru pusketa bat eskaintzen ari zitzaion.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 89. orr.

Bidaia zentzugabera abiatuko da ikuslea, eskularruzko txontxongiloen paradisu ezezagunera.  Berria - Kultura   2004-05-19

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hodei zurien zurrunbiloak eta dorretxoak igarotzea eguzki bero eta argitsuz beteriko auto batean, gozoki-pakete handi bat eskularru-kaxan, eta gainera Freden eta Georgeren inbidia-aurpegiak ikusteko itxaropena.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 64. orr.

Hartu mujik errusiar bat, eraman ezazu Kamtxatkara, eta emaiozu eskularru-pare beroa: hatzak klaskatu, aizkorari heldu, zuhaitz batzuk moztu, eta izba berria eraikiko du berehala.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 227. orr.

Vienan pasatzen ziren leku guztietan ezagutzen zuten, denda guztietan: eskularru-dendan, atorra-dendan, jostundegian.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 43. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Sarrera-gelan neure ofizial-eskularruak eta neure ofizial-boneta janzten ari nintzela, berriro deitu zioten leihatilara: klarionaren pare zurbildu zen Hanna.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 67. orr.

Garai batean nahikoa zen hori: egunkari orrialdeetan bildutako boxeo eskularru gorriak, gorri hori gerezietan bakarrik ezagutzen zuen gazte xaloaren eskuetan, entrenatzailearen opari.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 10. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus