Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskuzorro (ETCn 15 agerraldi) iz eskularrua, eskuarki behatzen formara egokitzen ez dena.

Oroitzen ez garen arren, umetan hatzak ere elkarri itsatsita geneuzkan eta hatzak hazi eta banandu ahala bihurtu zaizkigu eskuzorroak eskularru, ez baitut etxean manopla zaharrik inon atzeman.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 10. orr.

Amona izan behar duela jakin duenetik ez duk gelditzen puntua egiten, ito egin behar dik haurra hainbeste txano eta galtzerdi eta eskuzorro.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 248. orr.

Eskuzorroak kenduko ditut.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 61. orr.

Auto-lasterketako pilotuaren itxura ematen zion, leku beretik edeki zituen eskuzorro beltzek areagotua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 312. orr.

Oraindik ez zituen motorrean ibiltzeko eskuzorro beltzak kendu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 375. orr.

Gomazko eskuzorroak eskuetan zituen eta mandarra, berriz, soinean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 100. orr.

Zenbaitek, tenkatuaren tenkatuaz, urraturik zeuzkaten antxume-larruzko eskuzorroak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 240. orr.

Baina badakit, ondo jakin ere, sedazko eskuzorroz tratatu behar den katutxo bat naizela ni.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 217. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus