Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mandioak egin zituen, gari, ardo eta olio-uztak gordetzeko, bai eta ikuiluak ere era guztietako abereentzat, eta eskortak artaldeentzat. Elizen arteko biblia 2 Kro 32,28
Eskorta edo oilategi txiki hura oholesi batez inguraturik zegoen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 76. orr.
Otsoak sartu baitira eskortan, azeriak ere bai oilategian. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 128. orr.
Etxeak bazuen atzeko aldean adobezko hesi-horma bat, arbaztaz estalia, barruan ukuilua, gurdiarentzako teilapea, aihendegia, dolarea, bodega, olio-errota eta zenbait patio eta eskorta hartzen zituena. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 204. orr.
Eskortak harrizkoak ziren; ganadua ugaria, argala eta adar-luzea zen; zaldien isats zurrunbilatuak lurreraino iristen ziren. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 214. orr.
Bertara hurbiltzenago, hiri-kanpoko bihitegiak, ferratzailearen estalgunea, ardi triskilatu berrien eskorta nabarmenagotzen hasi zen Nora zeru urretsuaren kontra. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 23. orr.
Ez dizut eskatzen zeure ikuiluko zekorrik, ez zeure eskortako akerrik. Elizen arteko biblia Sal 50,9
Mahastiak eta mahastiak baizik ez zen ikusten begiak harrapatzen zuen eremu guztian; eskortaren batzuen hesien barruan bakarrik ikusten zen pikondoren bat edo beste, bere hosto zabal, ilunak zabaltzen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 199. orr.
Eskortara itzultzen den ardi deslai bat bezala. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 218. orr.
Lortutako hegaztien 934 laginetatik 778 eskortetako hegaztienak dira eta 156, berriz, basa-hegaztienak. Berria - Euskal Herria 2006-01-21
Tonkov errusiarrak irabazi du 17. saioa; oilarrak eskortan gelditu ziren, gaurko etaparen zain. Berria - Kirola 2004-05-28
Lehengo etxe handia baneuka, garai bateko eskorta handi haiekin, ez nindukek ariko kexuka. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 33. orr.
Eskorta estu bat zeukan aurrean, hegaztiz eta mota guztietako aberez mukuru betea. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 76. orr.
Han hartuko dute atseden eskorta ederretan, eta larre oparotan bazkatuko dira Israelgo mendietan. Elizen arteko biblia Ez 34,14
Eskorta-hesi zartatuak han-hemen, euren pezo maskalduak erakutsiz. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 66. orr.
Zuen itsasaldea larratoki bihurtuko da, artzainen putzu- eta eskorta-leku. Elizen arteko biblia So 2,6
· Bide ondoan zegoen ardi-eskorta batera heltzean, leize-zulo batean sartu zen Saul sabela hustutzera. Elizen arteko biblia 1 Sm 24,4
Mendebaldeko kristauek Normandia eta Danimarkako eskandinaviar kolonizatzaileak konbertitzeko balentria osatu zuten, eskandinaviar gerra-taldeak beren eskortara ekarriz beren jatorrizko gordelekuetan, baita Hungaria eta Poloniako barbaroak ere. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 219. orr.
Atetik urruti baina handik barrura sartzen zen guztia ikuspegian zuen toki batean eseri zen, buruan trumilka zebilzkion pentsamenduei eskorta jarri nahian. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 133. orr.