Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Leku babesean, zerrizainak berak eraikia zuen korta. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 99. orr.
Mandoak kortan sartzeko agindu zuen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 106. orr.
Ali Baba hirira itzuli zelarik, altxorra garraiatutako astoak kortan gorde, eta segidan koinatarenera jo zuen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 101. orr.
Kortako sardeak hartu zituzten. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 298. orr.
Kortarako sarrera moduko bat genuen aurrean, eta ate ireki bat ezkerrean: hantxe behar zuen sukaldeak, eta haraxe sartu ginen. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 31. orr.
Denek gogoratzen zuten editorea bere kortakoak mimoz artatzen, bizkarraren gaineko esku-zarta amultsuak banatzen. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 136. orr.
Beste batzuk lehen aldikoak, korta hartako emeak zelakoak ziren ikusi nahian. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 20. orr.
Ez hadi sartu beste korta bateko kontuetan! Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 28. orr.
Esaiok korta-mutilari olorik ez emateko honen zaldiei. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 125. orr.
Ez nago inork ikusteko moduan eta nire logelak txerri-korta bat dirudi... Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 189. orr.
Txerri-korta higuingarri batzuk besterik ez dira, gizartera egunero gizaki saldo itsaskorrak botatzen dituztenak. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 106. orr.
Ontzia puskatan egin, eta egurra ardi kortak egin eta larreak hesitzeko bidali ei zuen Eskoziara. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 145. orr.
Alabengatik geratu nintzen zuloan, gerra garaian zaldi korta batean ez amaitzeko ahaleginak eginez. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 154. orr.