Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Demagun bi nazio daudela; batean, delituen mailako zigorrik handiena betiko esklabotza da; bestean, gurpila. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 75. orr.
Jazarpena, irainak, bikotekidearen jipoiak, heriotza, ablazioa edo esklabotza, mundu zabalean egunero pairatzen ditugun zapalkuntzaren atal batzuk baizik ez dira eta goraki salatzeko bildu gara. Berria - Harian 2006-03-09
Esklabotza deuseztatu zenetik, estatu kolonialistak eskaini duen irtenbide bakarra herritarrak banantzea xede duen sistema indarrean jartzea izan da, ustelkerian oinarritutako sistema da. Berria - Mundua 2004-05-21
Esklabotza eta hondamenditik askatua izan eta Jainkoaren seme-alaben aintzazko askatasunean parte izateko. Elizen arteko biblia Erm 8,21
Zuk ez gaituzu bazter utzi geure esklabotzan. Elizen arteko biblia Esd 9,9
Neu nauzu Jauna zeure Jainkoa, Egiptotik, esklabotzatik, atera zintuena. Elizen arteko biblia Dt 5,6
Esklabotzaren uztarpean dauden guztiek har ditzatela beren nagusiak ohoragarritzat, Jainkoaren izenaz eta gure irakaspenaz inork gaizki hitz egin ez dezan. Elizen arteko biblia 1 Tm 6,1
Israeldarrek, bitartean, intziri eta deiadarka ziharduten esklabotzapean. Elizen arteko biblia Ir 2,23
Agintean egon direnean anker jokatu duten horiek, etorkinak kriminalizatu, ezkutuan bizitzera derrigortu eta esklabotzara behartu dituzten horiek izan dira aginteari agur esateko horren modu zoritxarrekoa aukeratu dutenak. Berria - Euskal Herria 2004-04-01
Egiptoarrek tratu txarra eman ziguten, zapaldu eta esklabotza gogorra ezarri. Elizen arteko biblia Dt 26,6
Baina orain ez dute aski gu esklabotza garratzean edukitzearekin: hitzarmena egin dute beren idoloekin. Elizen arteko biblia EstGr 203,19
Bera da Egiptotik, esklabotza-lurraldetik, atera zaituztena. Elizen arteko biblia Dt 8,14
Brasilek aitortu du bere lurraldean «esklabotzarekin pareka daitezkeen baldintzetan» bizi direla 25.000 herritar. Berria - Mundua 2004-03-09
Hirugarren munduan egun esklabotzatik gertu bizi (--?) direnak. Berria - Euskal Herria 2006-01-18
betiko esklabotza (3); da esklabotza (6); esklabotza badagoela (3); esklabotza deuseztatu (3); esklabotza eta (5); esklabotza ezeztatu (4); esklabotza gogorra (3); esklabotza gogorra ezarri (3); esklabotzak bizirik dirauela (3); esklabotzaren alde (3); esklabotzaren aurkako (7); esklabotzaren aurkako borrokaren (5); esklabotzaren kontrako (8); esklabotzaren kontrako borrokaren (3); eta esklabotza (7); eta esklabotzaren (5); eta esklabotzatik (4); haurren esklabotza (4); haurren esklabotzaren (3)