Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gerra eta esklabotasuna zibilizazioaren minbizi bikiak izan ziren beti gizarte-mota hau lehenengoz sortu zenetik. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 361. orr.
Kolonietan, sistema ekonomikoa esklabotasunaren mende zegoen ia osorik. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 30. orr.
Esklabotasunak 1848 raino iraun du [Reuniion ugartean] eta ondorioak ez dira arras ahantziak oraino. Herria 2001-11-08
Egin diren estimazioen arabera, 1880ko hamarraldian esklabotasuna debekatu zen arte, hamairu milioi esklabo eraman ziren Amerikara. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 50. orr.
Israelgo umeen esklabotasuna Jainkoaren aurrean agertu zen. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 117. orr.
Platonek jada bere Gorgias elkarrizketan planteatu zuena: nola itzuri errealitatearen esklabotasunari jendetzaren tiranian erori gabe. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 254. orr.
Munduan hazten ari den negoziorik mardulena, esklabotasun berria. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 215. orr.