Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskeleto (orobat eskeletu g.er.) iz gizaki edo abere baten gorputza egituratzen duen hezurren multzoa. ik hezurdura 2.

Pentsa dezagun estalirik dagoen eskeletoa ikusten uzten dizkiguten X izpien bidezko ikuspenean.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 20. orr.

Eskeletoa besterik ez da ageri han, eta kalabera haruntzaxeago, bere adar biekin desapioka.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 88. orr.

Eskeletoaren hezur eta giltzadurekin batera, abiadura txikiko atzera-aurrerako motor sail bat eratzen dute muskuluek gorputzaren jarduera fisikoak eragiteko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 11. orr.

Hezurrek, eskeletoaren oinarrizko elementuek, zurrunak izan behar dute, baina ez zurrunegiak, hobe baita presioaren eraginpean zertxobait deformatzea, haustea baino.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 17. orr.

Marrazo eta lanproietan, kartilagozkoa da eskeletoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 29. orr.

Animalia gehienek behar dute eskeletoa (izaki ñimiñoenak bazter utzita, baina hegazti eta arrainak ere barne hartuta).  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 15. orr.

Eskeletoari bernahezurrak erori zaizkio!  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 66. orr.

Lehenik eta behin, lurraren kontra indarra egin ahal izateko behar da (ibiltzean, esate baterako) hezurrezko eskeletoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 16. orr.

Koralek kareharrizko eskeletoa dute, eta eskeleto hori sortzeko, itsasoko uraren kaltzio karbonatoa erabiltzen dute.  Berria - Gaiak   2004-10-10

Gero, gorputz erraustu bat aurkituko dute, eskeleto zuri bat, hezurdura biluzi garden bat sabaira begira, irribarrearen zantzoz edertua, hain eder eta hilik.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 120. orr.

Ingalaterran Poeta Erramuduna Erregeren gorteko kargudun izaten da, eta eskeleto dantzari gisa jardun ohi du gorteko edozein festatan eta abeslari mutu gisa errege-hileta guztietan.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 98. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Itxuraz, metro luzeko emakume heldu baten eskeleto zati bat da Australiako New England Unibertsitateko arkeologoek aurkitu dutena.  Berria - Gaiak   2004-10-29

Nabarmenagoa da hezurrei loturik dauden eskeleto-muskuluen lana.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 61. orr.

Eskeleto-hezur galanta, Italiakoa.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 185. orr.

Barrualdean Maine Avramovicek giza eskeleto baten azpian ipini du beste emakume bat La Fabrica galerian.  Berria - Kultura   2004-04-16

Egia da helburu horretarako bide bakarra ez dela barne-eskeletoa: itsaskiek duten hezurrezko estalkia gorputzaren kanpoaldean dago.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 16. orr.

3 irud/hed

Jantzi handiegien barnean metal hariz osatutakoa zirudien, halako batean arropa erantzi eta alanbrezko eskeleto bat aurkitu behar bagenu bezala.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 98. orr.

Gauaren belztasuna ontziralekuen atzean lekuko zela, ontzien eskeleto beltzak ageri ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 491. orr.

Tuberiak, bizikleten eskeletoak, elektrodomestikoen karkasak. Herririk gehienak, etengabeko gerratean, kasik eskeleto huts bihurtuak.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 42. orr.

Hitz batean, nobelaren eskeletoari eutsi diot, narrazioa arintze aldera.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 10. orr.

Oraindik ez zekiat zer den ere poema bat biribiltzea; ipuin bat harrigarri bihurtzea; nobela baten eskeletoa haragitzea.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 339. orr.

Sozialismo errealaren akatsetako bat boterea hartu nahiari eustea izan zen; Negriren hitzekin esanik: «Kapitalismoaren eskeletoa armairuan gordetzea».  Berria - Kultura   2004-04-22

Gero Ernest Hemingwayk berak zabalduko zuen gerra hartan zauritu zuten lehenengo amerikarra izan zelakoa, legendaren eskeletoa osatuko zuen bigarren hezurra.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 185. orr.

Hitzen eskeleto xuriak ez digu ematen pozik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 104. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus