Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez eskuaren hezurdura, zuri garbia, esku beltz ihartu bat baizik. ikusi nituen zurda-ileak nahasirik zeuzkaten zaldi batzuk, Kaspio Itsasoko hondartza batean, goiznabarrean; ikusi nuen esku baten hezurdura. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 169. orr.
Gizon gazte argal bat zen, hezurdura larrikoa. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 36. orr.
Segizioaren buruan zaldi handia zetorren, hezurdura indartsukoa. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 44. orr.
Bere hezurduraren dotoretasuna, bere zumezko saihetsak miretsiz, hain lirain eta hain eme. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 94. orr.
Aldaka zabalak eta hezurdura sendo eta indartsua. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 174. orr.
Duela 8 mila urteko emakume baten hezurdura aurkitu dute Malaysian. Berria - Gaiak 2004-08-25
Hezurduren artean bazen bat emakumezkoarena. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 31. orr.
Gero, gorputz erraustu bat aurkituko dute, eskeleto zuri bat, hezurdura biluzi garden bat sabaira begira. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 120. orr.
Hildakoa agertu zen, hezurdura soil bat. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 353. orr.
Lortuko zidan berak hezurdura itxuroso bat. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 324. orr.
Londongo harresietan, duela 1.700 [...] urteko giza hezurdura aurkitu dutela. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 34. orr.
Azienda hilen baten hezurdura zuriari begira. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 261. orr.
Balea baten hezurduraren flasha akuariumeko sala nagusian. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 150. orr.
Heriori aurrez aurre begiratzera erabakirik, heriosuhar sumatzen zuen heriotza, bere zentzumenak harremanetaratuak zeudela hilobi heze eta estuarekin, bere isolamendu bortitzarekin, bere hezurdurarekin, eta, finean, bere gorpuarekin. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 306. orr.
Ontziolako fabrikaren hezurdura metalikoa. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 406. orr.
Kontakizunaren mamia -hezurdura- huts-hutsik utzi nahi da, Carverrek aipatzen zuen dardara hori osagairik txikienarekin sorrarazteko. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 7. orr.
Hor izango dira oraindik hiria izan zitekeenaren hezurdura idortuak, moila zurkaiztua, burdinazko eta harrizko eraikin hondatuak, bagoneta eskoratuak... Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 228. orr.
Puntaneko bertsolariek, hain zuzen ere sarri dabiltzalako, astirik eta gogorik ez dute izaten saioaren aurre-hezurdura ñimiño hau egiteko ere. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 130. orr.
Kontakizunaren hezurdura. Elizen arteko biblia Jb 38,32
baten hezurdura (5); bere hezurduraren (3); hezurdura aurkitu (3); hezurdura bat (3)