Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kimono eskarlata bat zerabilen, tolestura askorekikoa eta urrats ñimiñoak egitera behartzen zuena. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 136. orr.
Sugegorri beltza hondo eskarlataren gainean. Leihoren batetik kalera begiratu izan banu, txano eskarlataz jantzitako mutil bat ikusiko nuen, bere bota handiekin bidearen erditik urrats luzeak eginez zihoana. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 138. orr.
Eskuetan aizkorak zituzten Ekialdeko Gizakiak, Khandetik zetozen Variagtarrak, eskarlataz jantzitako Hegoaldeko Gizakiak eta Harad Urrunetik iritsitako begi zuriko eta mihi gorriko Gizaki Beltzak, trollen itxura zutenak. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 147. orr.
Lehen eskarlatazko jantziak erabiltzen zituena zarpailez jantzita zebilen orain. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 191. orr.
Jesus Nazaretekoari ere, bere erregegoaz iseka eta burla egiteko, trapu eskarlatazkoa janzteaz batera, buruan elorri-arantzazko koroa eta kanabera eskuan ipini zizkioten. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 417. orr.
Kreta otxarraren sustraiekin eta eskarlatarekin nahastuz ere egiten dira purpurazko koloreak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3550. orr.
Urre, zilar, harribitxi, perla; liho, purpura, zeta, eskarlata. Elizen arteko biblia Ap 18,12
Azkazal eskarlata-koloreak zituen emakumeak. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 112. orr.
Musika-bandaren atzean, dozena pare bat soldadu egongo ziren, uniforme gorrimin eskarlata-kolorea jantzita, miresgarri. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 94. orr.
Emakume haren atzapar eskarlata-kolore zorrotzek giza tragedia bezain sakona zen gutizia adierazten zuten. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 112. orr.