Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

esgrima (ETCn 298 agerraldi; orobat eskrima ETCn 642 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian eskrima agertzen da) 1 iz ezpata, sablea eta kidekoak erabiltzeko kirola edo artea. ik eskrima.

Esgrima ikasten ari gara, obra batean zein bestean ezpatekin borrokatzen baitira pertsonaia batzuk.  Berria - Kultura   2006-02-02

Goizero gerritik gora biluztu, bendatu, kareta jantzi eta ordubete ematen zuten eskriman Akademiako gimnasioan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 48. orr.

Hegazkin batean lehergaiak jarri zituzten eta 73 lagun hil zituzten; horien artean, Kubako esgrima taldeko gazte guztiak eta Guyanako eta Ipar Koreako zenbait ikasle.  Berria - Mundua   2004-11-20

Esgrima eskola utzi eta kazetariekin mintzatu zen atzo goizean Lluis Pasqual Bilboko Arriaga antzokiko zuzendari artistikoa.  Berria - Kultura   2006-02-02

Euskal Herrian jokatzen den lehen esgrima torneoa da.  Berria - Kirola   2004-11-06

Neska bat esgrima-jantzian, bere gorpuzkera negargarri bezain zaharkituaren nabarmengarri.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 53. orr.

Noizbait jolastua zen sastakai batez, gizon orok bezala, baina Dahlmann-en esgrima jakituria guztia zera zen: kolpeak gorantz jo behar direla, laban ahoa barrurantz.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 111. orr.

Qatarko Esgrima Sari Nagusia bigarren urtez antolatu dute eta munduko onenak txalotzeko aukera du edonork, sarrera dohainik izaten delako kirol ikuskizun gehienetan.  Berria - Kirola   2006-02-07

2 irud/hed

Banekien, ordea, liskarra ez zela mutur-joka bukatuko, bata bestearen aurka hitz egite hura bi diletanteen arteko esgrima-saio soila baitzen, gaua bukatzeko bakoitzak begiz jota zeukan neska konkistatzeko burutua.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 42. orr.

Lehengoari ekin nahian aritmetika elektorala lantzeak eta distantzia laburreko esgriman aritzeak ezingo die emaitza onik ekarri, ez epe laburrera ez luzera.  Berria - Harian   2005-04-18

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus