Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eskriman erabili ohi diren aurpegi-babesen antzeko sare zurrun gisako bat, baina aurpegiari estu itsatsia. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 48. orr.
Bere bidaietarik itzultzen zen bakoitzean, Mattinengatik galdetuko zuen lehenik eta Matinengatik galdetuko zuen ondotik, harekin eskriman edo ehizan ibiltzeko desiros. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 75. orr.
Goizero gerritik gora biluztu, bendatu, kareta jantzi eta ordubete ematen zuten eskriman Akademiako gimnasioan. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 48. orr.
-Prime ala tierce? -galdetu zuen Elly-k, eskrimako jakintsu baten aurpegia jarrita. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 152. orr.
Mattinek Villagrandeko dukearen etxerat egin baitzuen, dukeak berak gonbidaturik, Madrilgo dantza eta eskrima eskolak eta gorterako joan-jinak ikasbide egokiagoak izan zitezkeelakoan, Urbiainen irakasten zitzaizkionak baino. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 106. orr.