Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eseri, eser, esertzen da ad 1 ipurtaldean eta eskuarki orobat bizkarrean bermaturik jarri edo ipini. ik jesarri; jarri 13.

Haurrek zein adinekin hasi beharko luketen esertzen, zutitzen eta bakarrik ibiltzen.  Berria - Gaiak   2006-04-29

Osaba Kamilek aulki batean esertzeko usadioa zuen, bere denda-zuloaren atarian.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 17. orr.

Aulki gurpildunean berriz esertzen zen bitartean, don Ottaviok kontatu zion guztian pentsatu zuen Ruche jaunak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 504. orr.

Normandiarra besaulki batean eseri zen, negar zotinka.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 387. orr.

Iganderoko zinezaleak ez baitziren sekula beheko 21garren ilarako butaketan esertzen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 318. orr.

189 nazionalitatetako ikasleak esertzen dira Italiako ikasgeletako bankuetan.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 64. orr.

Motoan esertzerakoan hotzikara sentitu dut; gauaren abisua.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 162. orr.

Orduan, jendeari lurrean esertzeko agindu zion.      - 0. orr.

Leku berean esertzen dira beti, modu berean eusten diote denek buruari.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 148. orr.

Eta zera gertatzen zait, ez dakidala nola jokatu dei hori iristen ez denean, axolagabe jokatu nahi izaten dudan arren, irudi ilun bat esertzen baita nire alboan.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 67. orr.

Zure seme Salomon izango da nire hurrengo erregea, eta bera eseriko da nire errege-aulkian.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 60. orr.

Ez dira epaimahaian esertzen, ez baitituzte ulertzen legearen xedapenak.  Elizen arteko biblia   Si 38,33

Ez litzatekeela eseriko mahai berean pertsona azal-ilun batekin, milioi bat dolarren truke ere.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 24. orr.

Esertzeko esan zion, Goio zutik baitzegoen oraindik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 174. orr.

Bere aspaldiko laguna eseri zenean -berrogeita bat urte lehenago eseri zen besaulki berean, leku haren erakarpen indarrari nahi gabe obeditu balio bezala-, besteak begiak kliskatu zituen asebeterik.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 87. orr.

Zuhaitz zahar baten motzondoan eseri naiz hurrengo.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 13. orr.

-Eseriko gara, petrilean edo? -galdetu dit.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 78. orr.

Lurrean eseri naiz, bizkarra hormaren kontra eta belaunak bildurik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 153. orr.

Etzaulki banatan eseri ziren, guri kasurik egin gabe.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 38. orr.

Lihozko ohe-arropa luzeari gorantz egin eta belaun parean egokiturik, ohe-ertzean eseri zitzaion Elizabeth.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 67. orr.

Osaba bere aulki berezian eseri zen, Susie, zurrun, ohe gainean eseri zen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 20. orr.

Eseri ziren mahaian eseriko dira bi erregeak; baina asmo txarrez beterik egongo direnez, gezurra besterik ez diote elkarri esango.  Elizen arteko biblia   Dn 11,27

Mahaiaren mutur batean esertzen zen bere botila xanpainarekin.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 201. orr.

Sukaldea jaso eta ontziak garbiturik, ama telebistaren aurrean esertzen zen, kamamila bat hartuz.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 136. orr.

Lurrean sutondoan eseri zen apalki, mahaian eserita zeuden anaien aurrez aurre.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 650. orr.

Denok suaren inguruan eseri gintuan isil-isilik.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 135. orr.

Sukalde epelean eseri ziren familiarekin.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 366. orr.

Komunean eseri eta bere onera etortzen saiatzen da.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 124. orr.

V. sendagileak eskuineko partidu bati ematen zion botoa eta igandeetako mezan lehenbiziko ilaran esertzen zen.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 75. orr.

Haren ondoan esertzen da, masaila ukitzen dio eskuarekin.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 139. orr.

Ondoan eseri zait baimenik eskatu gabe; kortesiaren arrastorik ez.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 181. orr.

Lortu zuen azkenean sagua beraren esanera etzatea, zutitzea eta atzeko hanken gainean esertzea, eta oso garesti saldu zuen orduan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 329. orr.

Mandataria aldamenean eseri zitzaion.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 177. orr.

-Ez iezadazu hitz egin une batez -esan zion Ronek, Harry ondoan eseri zitzaionean-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 195. orr.

Ongi ikusia da senarra batzarrean, herriko arduradunen artean esertzen denean.  Elizen arteko biblia   EsZ 31,23

Teresa bakarrik etorri zen, poliki paseatuz, eta etxe aurreko petrilean eseri zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 106. orr.

Hori esanik, sutondoko errautsetan eseri zen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 35. orr.

Eseri nire eskuinean.      - 0. orr.

Israelgo errege-aulkian eseri naiz, Jaunak esan bezala.  Elizen arteko biblia   1 Erg 8,20

Harrizko aulki batean eseri ginen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 133. orr.

Biak etortzen ziren nire bankura esertzera eta egunkariko berriak komentatzen zituzten.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 64. orr.

Kafetegi barruan eseri zen bera.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 156. orr.

Nekeak jota, antzokiaren inguruko kafetegi batean esertzea erabaki genuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 77. orr.

Hortxata edo limoia edateko esertzen ziren Pradoko saltokiren batean.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 59. orr.

Somera kaleko Morga tabernan eseri ziren, izkinako mahaian.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 101. orr.

Bertaratuak agurtu, eta elkarren alboan eseri ziren.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 26. orr.

Orain karabina apal batean zegoen, goian, muturra okertuta, Dudley gainean eseri zelako.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 38. orr.

Zutik egoteaz nekatua, kezka begitartean, bulegoko mahaira eseri zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 234. orr.

Sam bolantean eseri zen eta bidea erakutsi nion.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 115. orr.

Elkarri begira eseri ziren, isil-isilik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 257. orr.

Congo biratu eta hankak gurutzaturik eseri zen, adats kizkur beltzean hazka eginez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 42. orr.

Goio sabelaren gainean eseri eta ukabilka hasi zitzaidan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 270. orr.

Sukaldeko harrian bertan garbitu eskuak eta eskutrapuarekin lehortu zituen, eseri aurretik.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 12. orr.

Lurrean eseri zen basoguarda, nekatuta.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 147. orr.

Portxean eseri orduko antzeman genion, irribarreagatik, aldarte umoretsua zekarrela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 28. orr.

"Biok irakasleak, biok New Hampshirekoak, baina zu alaia eta bera tristea", esan nion Castroko kafean eseri eta Helen bainugelara joan zenean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 33. orr.

Kafetegietara joan, terrazetan eseri, kale-bueltan ibili.     «Bizia lo», 2003 - 29. orr.

Obispoaren ondoan eseri zen bera.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 77. orr.

Besterik gabe, esertzeko esan zidan, eta bazkaria trebetasun handiz zerbitzatu zuen.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 18. orr.

Bila ibili zen bankuetan, baina inon ez zuen esertzeko tokirik aurkitu.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 56. orr.

"Ez da esertzeko ordua", esan zion don Jaimek eztarri marrantaz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 250. orr.

Zuzendariak, traje berdez jantzita, besoak zabaldu zituen, eta esertzera gonbidatu gintuen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 79. orr.

Teink egin nion motots kaxkagorritik esertzera behartzeko, baina berak amore eman ez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 171. orr.

Alex esertzeraino agondu zen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 69. orr.

Teresa esertzen hasi zen poliki-poliki, beso bat lurrerantz luzatuz; baina mugimendua burutu baino lehen irristatu eta lurrera joan zen, eta etzanda gelditu.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 148. orr.

Eseri eta hartu tea nirekin.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 398. orr.

Oso kontu itsusia da, areago erabakiak hartzen dituztenentzat, analistekin esertzea eta hauei analisiak nolakoak izan behar duten esatea.  Berria - Mundua   2004-08-22

Eseri eta magalean jarri du kaxa.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 73. orr.

-Eseri gurekin -esan zion-.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 60. orr.

Eseri eta ekin arraunean.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 85. orr.

Eseri, highball bat edango dugu.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 203. orr.

-Eseri, kanpotarra, izango da-eta beste lekuren bat niretzat.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 116. orr.

Halako zirrara bortitza izan nuen bat-batean, non eseri beharra izan bainuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 313. orr.

2 (izenondo eta kidekoekin)

Ellen alaiki eseri zen taxiaren larruzko jarleku hautsez betearen gainean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 236. orr.

Gogaiturik eseri naiz ohean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 21. orr.

Stanislaus Demba zutik jarri eta astiro eseri zen atzera.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 103. orr.

Zorabioa egingo zaik, laster esertzen ez bahaiz.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 103. orr.

Autoan sartu zen azkar batean eta tente-tente eseri zen kuxin gris argien kontra.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 217. orr.

Zalantza egin, erabaki ezinik pixka batean zutik egon, eta etsipenez eseri zen atzera bankuan.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 24. orr.

Haren emaztea, arropa-zaku bat bailitzan, indarge eta astunki eseri zen kulunkaulkian.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 30. orr.

Biribilean eseri ginen lotako dendaren kanpoaldean, automobilez hizketan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 101. orr.

Borobilean esertzen dira milaka maitasun-urteko lurrean eta, denek batera, txirulekin Araraten sumina ospatzen dute.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 130. orr.

Listua musuzapiaz garbitu eta bere besaulkian patxadaz eseri zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 137. orr.

Baldin eta patxadaz eta lasai esertzerik banu.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 82. orr.

Merryk kostata laga zuen ametsen mundua, eta ziplo eseri zen, asaldaturik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 83. orr.

Sartzeko baimena eskatu eta uzkur eseri zen nire alboko aulkian.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 254. orr.

Harry saltoan eseri zen, bat-batean guztiz esnatuz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 179. orr.

Sekula ez zen hain gustura eseri mahaira arratsean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 156. orr.

Ajerezean lehiatzeko eseri dira aurkez aurke.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 19. orr.

Aparte xamar eseri ginen, jendearen solasik entzun beharrik ez izateko lain.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 31. orr.

3 (du aditz gisa; ik eserarazi).

Ez dut uste zaldizkoek une hauetan nitaz arduratu nahi izango dutenik, nahiz eta erregeak itzultzean bere ondoan eseriko ninduela esan. Kontuz-kontuz lagundu zioten autoraino, eta aurreko eserlekuan eseri zuten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 48. orr.

Gudua hasi aurretik, ehiztari indartsuak, bere anaiari oraturik, haitz baten gainean eseri zuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 126. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

alboan eseri (54); alboan eseri eta (7); alboan eseri zen (21); alboan eseri ziren (6); alboan eseri zitzaion (6); aldamenean eseri (19); aldamenean eseri zitzaion (5); aldean eseri (6); artean eseri (10); artean eseri zen (5); astunki eseri (10); astunki eseri zen (9); atarian eseri (9); atzealdean eseri (8); atzean eseri (6); atzera eseri (10); aulki batean eseri (35); aulkian eseri (79); aulkian eseri eta (17); aulkian eseri zen (20); aulkietako batean eseri (5); aulkietan eseri (9); aulkietan eseri ziren (6); aurre eseri (18); aurre eseri ziren (5); aurrean eseri (91); aurrean eseri da (6); aurrean eseri eta (23); aurrean eseri nintzen (6); aurrean eseri zen (31); aurrean eseri ziren (5); aurrez aurre eseri (18); azpian eseri (10); baina eseri (6); banatan eseri (8); banatan eseri ziren (6); banku batean eseri (17); bankuan eseri (10); bat eseri (13); bat eseri zen (6); batean eseri (195); batean eseri da (9); batean eseri eta (27); batean eseri ginen (9); batean eseri naiz (7); batean eseri nintzen (24); batean eseri zen (63); batean eseri ziren (19); baten aurrean eseri (5); baten azpian eseri (5); baten gainean eseri (19); baten inguruan eseri (11); baten ondoan eseri (8); batera eseri (15); batera eseri ziren (5); bazterrean eseri (9); begira eseri (6); bere lekuan eseri (7); bere ondoan eseri (8); berean eseri (8); berean eseri ziren (5); berehala eseri (9); berriro eseri (23); berriro eseri nintzen (5); berriro eseri zen (11); berriz eseri (21); berriz eseri zen (9); bertan eseri (31); bertan eseri eta (7); bertan eseri zen (7); besaulki batean eseri (16); besaulkian eseri (22); besaulkian eseri zen (12); bezala eseri (9); egongelako sofan eseri (7); elkarrekin eseri (11); elkarren ondoan eseri (7); ere eseri (14); ere eseri zen (6); errege aulkian eseri (7); ertzean eseri (40); ertzean eseri eta (6); ertzean eseri nintzen (5); ertzean eseri zen (18)

eseri ahal (12); eseri ahal izateko (6); eseri aurretik (14); eseri baino (7); eseri baino lehen (6); eseri baitzen (7); eseri behar (25); eseri behar izan (8); eseri beharko (10); eseri beharra (5); eseri bezain (12); eseri bezain laster (7); eseri da (82); eseri denean (5); eseri dira (20); eseri egin (172); eseri egin behar (5); eseri egin da (10); eseri egin ginen (10); eseri egin nintzen (17); eseri egin zen (97); eseri egin ziren (21); eseri egiten (23); eseri egiten da (17); eseri eta (385); eseri eta begira (5); eseri eta bere (6); eseri eta berehala (5); eseri eta hitz (8); eseri gabe (6); eseri gara (21); eseri ginen (83); eseri ginenean (8); eseri hemen (15); eseri hor (6); eseri nahi (39); eseri naiz (39); eseri nintzen (146); eseri nintzen eta (10); eseri nintzenean (12); eseri nire (5); eseri ohi (22); eseri ohi zen (13); eseri ondoren (5); eseri orduko (12); eseri zait (5); eseri zara (8); eseri zela (6); eseri zelarik (5); eseri zen (685); eseri zen atzera (5); eseri zen bere (13); eseri zen berriro (10); eseri zen eta (31); eseri zen gero (5); eseri zenean (28); eseri ziren (190); eseri ziren biak (8); eseri zirenean (18); eseri zitzaidan (15); eseri zitzaion (25); eseri zuen (7)

eserlekuan eseri (7); eta aulkian eseri (5); eta berriro eseri (6); eta bertan eseri (10); eta eseri (92); eta eseri egin (47); eta eseri egiten (5); eta eseri hemen (5); eta han eseri (9); eta hantxe eseri (6); eta lurrean eseri (5); eta mahaian eseri (6); eta ohean eseri (5); gainean eseri (93); gainean eseri eta (13); gainean eseri nintzen (7); gainean eseri zen (41); gero eseri (5); han eseri (17); han eseri zen (5); hantxe eseri (18); hantxe eseri zen (7); haren alboan eseri (9); haren ondoan eseri (14); harmailetan eseri (5); harry eseri (7); harry eseri egin (5); hemen eseri (5); hurbil eseri (5); inguruan eseri (30); inguruan eseri eta (9); inguruan eseri ziren (7); jarleku batean eseri (7); lasai eseri (5); leiho ondoan eseri (5); lekuan eseri (14); lekuan eseri zen (10); lurrean eseri (33); lurrean eseri eta (6); lurrean eseri zen (15); mahai batean eseri (28); mahai berean eseri (6); mahaian eseri (84); mahaian eseri da (5); mahaian eseri eta (19); mahaian eseri nintzen (6); mahaian eseri zen (11); mahaian eseri ziren (5); mahaiaren aurrean eseri (8); mahaira eseri (31); mahaira eseri zen (8); muturrean eseri (5); nire alboan eseri (5); nire ondoan eseri (15); ohe ertzean eseri (17); ohe gainean eseri (21); ohean eseri (29); ohean eseri eta (5); ohean eseri zen (9); ondoan eseri (163); ondoan eseri da (12); ondoan eseri eta (18); ondoan eseri nintzen (14); ondoan eseri zen (61); ondoan eseri ziren (10); ondoan eseri zitzaidan (7); ondoko aulkian eseri (6); ordenagailuaren aurrean eseri (5); parean eseri (6); patxadan eseri (6); petrilean eseri (9); petrilean eseri zen (6); pianoaren aurrean eseri (5); portxean eseri (6); sofan eseri (39); sofan eseri eta (8); sofan eseri zen (17); sutondoan eseri (8); sutondoan eseri zen (5); terrazan eseri (5); tokian eseri (6); tronuan eseri (5); zen eseri (5)

aulkian eseria (5); aulkian eseriko (25); aulkian eseriko da (13); aurrean eseria (6); batean eseria (7); batean eseriko (7); eseria dago (6); eseria dagoen (6); eseria zegoela (5); eseria zegoen (21); eseriko da (42); eseriko den (7); eseriko dira (10); eseriko gara (9); eseriko naiz (16); eseriko zara (6); eseriko zen (7); eskuinaldean eseria (5); gainean eseria (11); mahaian eseria (5); mahaian eseriko (7); ondoan eseriko (8); tronuan eseria (17); zegoen eseria (6)

alboan eserita (24); aldamenean eserita (10); aldean eserita (7); artean eserita (19); atarian eserita (8); atzealdean eserita (6); atzean eserita (20); aulki batean eserita (38); aulkian eserita (62); aulkietan eserita (15); aurre eserita (9); aurrean eserita (85); aurrean eserita zegoen (16); aurrez aurre eserita (9); azpian eserita (5); bakarrik eserita (13); banatan eserita (10); banku batean eserita (14); bankuan eserita (8); barruan eserita (6); bat eserita (10); batean eserita (190); batean eserita eta (8); batean eserita ikusi (5); batean eserita zegoen (25); batean eserita zeuden (6); batean zegoen eserita (6); batekin eserita (5); baten atzean eserita (5); baten aurrean eserita (10); baten gainean eserita (23); batera eserita (5); bazter batean eserita (7); begira eserita (5); bera eserita (10); bera eserita zegoen (5); bere aulkian eserita (6); bere ondoan eserita (7); bertan eserita (17); besaulki batean eserita (10); besaulkian eserita (22); bezala eserita (6); bulegoan eserita (5); dago eserita (15); daude eserita (9); denak eserita (6); egongelan eserita (6); egoten zen eserita (6); elkarrekin eserita (7); elkarren ondoan eserita (12); erdi eserita (5); erdian eserita (8); eroso eserita (8); ertzean eserita (46); ertzean eserita zegoen (8)

eserita aurkitu (15); eserita aurkitu zuten (5); eserita baitzegoen (9); eserita dago (43); eserita dagoen (19); eserita daude (7); eserita dauden (6); eserita edo (14); eserita egiten (6); eserita egon (59); eserita egon eta (5); eserita egon ginen (6); eserita egon nintzen (5); eserita egon zen (6); eserita egon ziren (7); eserita egondako (5); eserita egongo (11); eserita egotea (17); eserita egoteko (13); eserita egoten (26); eserita egoten zen (7); eserita eman (9); eserita ematen (9); eserita eta (70); eserita gaude (7); eserita gelditu (17); eserita gelditu nintzen (8); eserita gelditu zen (5); eserita geratu (45); eserita geratu nintzen (9); eserita geratu zen (14); eserita geratuko (6); eserita geratzen (5); eserita geundela (9); eserita geunden (18); eserita ikusi (22); eserita ikusi zuen (7); eserita itxaron (5); eserita jarraitu (6); eserita jarraitzen (13); eserita jarraitzen zuen (6); eserita jarri (13); eserita nago (8); eserita nengoela (7); eserita nengoen (28); eserita segitzen (5); eserita utzi (7); eserita zain (9); eserita zegoela (24); eserita zegoen (221); eserita zegoen eta (7); eserita zegoen gizon (5); eserita zegoen lekutik (6); eserita zegoena (6); eserita zegoenean (5); eserita zeudela (6); eserita zeuden (74)

eserlekuan eserita (5); eskaileretan eserita (6); eskuinean eserita (5); eta eserita (23); eta eserita geratu (5); etxean eserita (8); gainean eserita (102); gainean eserita zegoen (10); gelan eserita (7); geratu zen eserita (7); geunden eserita (8); han eserita (25); hantxe eserita (20); hartan eserita (10); hemen eserita (15); hor eserita (11); idazmahaian eserita (6); inguruan eserita (27); inguruan eserita zeuden (5); jarlekuan eserita (5); kontra eserita (6); lasai eserita (13); leihoan eserita (6); lekuan eserita (6); lorategian eserita (5); lurrean eserita (67); mahai aurrean eserita (5); mahai batean eserita (15); mahaian eserita (48); mahaian eserita zeuden (5); mahaietan eserita (6); mahaira eserita (15); nengoen eserita (16); nintzen eserita (5); ohe ertzean eserita (23); ohe gainean eserita (6); ohean eserita (28); ohean eserita zegoen (6); ondoan eserita (99); ondoan eserita zegoen (13); ondoan eserita zeuden (5); ondoan eseriz (6); petrilean eserita (10); sofa batean eserita (5); sofan eserita (24); suaren aurrean eserita (5); sukaldean eserita (7); sukaldeko mahaian eserita (5); sutondoan eserita (11); tente eserita (5); terrazan eserita (8); tronuan eserita (6); txoko batean eserita (5); zegoen eserita (75); zen eserita (24); zeuden eserita (24); ziren eserita (12); zituen eserita (5); zoruan eserita (5)

alboan esertzen (6); aulki batean esertzen (6); aulkian esertzeko (9); aulkian esertzen (18); aurrean esertzen (19); aurrean esertzen da (5); batean esertzea (7); batean esertzeko (18); batean esertzen (25); batean esertzen da (7); batean esertzen zen (5); batean esertzera (11); berean esertzen (8); bertan esertzen (7); errege aulkian esertzen (5); ertzean esertzen (5); esertzea eta (11); esertzearekin batera (5); esertzeko agindu (11); esertzeko baimena (6); esertzeko ere (5); esertzeko esan (19); esertzeko eskatu (14); esertzeko eta (8); esertzeko gonbita (7); esertzeko keinua (9); esertzeko keinua egin (7); esertzeko prest (6); esertzen ari (5); esertzen da (53); esertzen da eta (6); esertzen den (16); esertzen dena (5); esertzen denean (7); esertzen dira (24); esertzen diren (7); esertzen eta (5); esertzen ginen (11); esertzen naiz (19); esertzen nintzen (19); esertzen zen (67); esertzen zen bitartean (7); esertzen zenean (9); esertzen ziren (38); esertzera gonbidatu (13); esertzera gonbidatu zuen (5); esertzera joan (23); esertzera joan zen (14); eta bertan esertzen (5); eta esertzeko (17); eta esertzeko esan (5); eta esertzeko keinua (6); eta esertzen (8); gainean esertzea (5); gainean esertzeko (7); gainean esertzen (9); hantxe esertzen (5); lekuan esertzen (5); mahai batean esertzeko (6); mahaian esertzea (8); mahaian esertzeko (14); mahaian esertzen (8); mahaira esertzen (6); negoziatzera esertzeko (11); negoziatzera esertzeko eskatu (6); ohean esertzen (5); ondoan esertzea (8); ondoan esertzeko (6); ondoan esertzen (33); ondoan esertzen da (7); ondoan esertzen zen (6); ondoan esertzera (8); sofan esertzen (9); sofan esertzen da (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus