Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eserarazi, eserararaz, eserarazten (orobat eseriarazi g.er.) du ad esertzera behartu.

Garailea neurekin eseraraziko dut neure tronuan, neu ere garaile izan eta neure Aitarekin beronen tronuan eseri naizen bezala.  Elizen arteko biblia   Ap 3,21

Halako batean, Thatcher aulkitik altxatu eta neskatoari oldartu zitzaion bere belaunetan eseraraziz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 39. orr.

Danik altxatu, Llumi besotik heldu eta bere ondoan eserarazten du berriro.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 82. orr.

Arropak aldaturik, mahaian eseraraziko ditu eta zerbitzatzen hasiko zaie.  Elizen arteko biblia   Lk 12,37

Eserarazi Tabrizeko alfonbra baten gainean, zapatak kendu eta oinak igurzten zizkion.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 106. orr.

Goian, eskailera maila batean eserarazi zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 385. orr.

Bi esku indartsuk bere lekuan eserarazi zuten berriro.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 79. orr.

Apenas egon zen formalismorik larruz forratutako besaulki banatan eserarazi zituenean.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 57. orr.

Nire logelara eraman nuen, eta hantxe eserarazi nuelarik, esan ere egin nion, "Ea, Curtis", zera "Konturatu beharko zenuke Amak ia bi dolar ordaindu dituela untxiarengatik; berrehun penny inguru" alegia.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 241. orr.

Zilarrezko iltzeak zituen besaulki batean eserarazi ninduen, hanka azpian aulki txiki bat jarrita.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 67. orr.

Bere zakurra bere ondoan eserarazten zuen mahaian, buruz buruko solas luzeak izaten zituen harekin tximinia ondoan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 48. orr.

Igo eta elkarrengandik bereizirik eserarazi gintuzten, eta nik inguru guztian nituen milizianoak, eseriak zein zutik Jesusek jendea eserarazteko agindu zien ikasleei.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 176. orr.

Sorbaldak estutu nizkion, eserarazteko.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 64. orr.

Jesusek esan zien ikasleei: -Eserarazi berrogeita hamarnaka.  Elizen arteko biblia   Mt 17,22

Bere alboan eserarazi eta agindu hau eman zien bere ofizialei: [...].  Elizen arteko biblia   1 M 10,63

Apalari burua altxarazten dio jakinduriak eta handikien artean eserarazten.  Elizen arteko biblia   Si 11,1

"Emakume agorra etxean eserarazten du", hau da, finkatzen eta egonkortzen du.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 57. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus