Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Errekara hurbildu eta ertzeko harriren batean esertzeko gogoa neukan, baina ez nintzen mugitu. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 218. orr.
Jonatanek, bere aldetik, Genesaret aintziraren ertzean ezarri zuen kanpalekua. Elizen arteko biblia 1 M 11,67
Bainuontziaren ertzean zegoen leihoko pertsiana jaso zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 122. orr.
Hankak zuloan sartu, eta ertzean eseri zen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 316. orr.
Orioko hondartzako zuloetan ezkutatzen zen haurra da, hondoan babestuta sentitzen zena, zuloaren ertzek mugatzen zuten ortzi zatia besterik ikusten ez zuela. «Kuskue tanden», 2004 - 97. orr.
Infernuko zuloaren ahoan ikusi zuen bere burua, gorrotoak eta etsipenak itsutu zuten eta amildegi haren ertzean etengabeko zurrunbilo batean zorabiatu nahi izan zuen adimena. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 64. orr.
Ohearen ertzean eseri nintzen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 195. orr.
Ahoaren bi ertzetan eta kokotsean zimur sakon bat agerian zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 449. orr.
Lau aingeru ikusi nituen lurraren lau ertzetan zutik, lurreko lau haizeei eusten, haizeak jo ez zezan ez lurrean, ez itsasoan, ez eta zuhaitzetan ere. Elizen arteko biblia Ap 7,1
Mendi horiek Ozeano Artikoaren itsasbazterrean jaio eta itsaso kaspiarreko ertzetaraino doaz, alde batera Errusia eta bestera Siberia utzirik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 141. orr.
Sofaren ertz-ertzean zegoen eserita, hanka biak zabalik eta eskuak soberan balitu bezala, zintzilik, zurrun. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 32. orr.
Gizon gazteak ertz zuriko txalekoa zeraman. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 188. orr.
Brisak kapelaren ertz estutuaren inguruko ilea harrotu eta lokietako izerdia lehortzen zion. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 19. orr.
Muranoko beirazko idazluma eta tintontzia atera, eta ertz zabaleko eta azal gogorreko koaderno lodia ireki zuen Ruche jaunak. Maleta beltza zen eta ertz zilarreztatuak zituen, gainindartuak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 332. orr.
Maleta beltz bat dakar berekin, ertz metaleztatuak dituena, argazkilariek erabiltzen duten horietakoa. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 14. orr.
Buruan, zetazko txanoak, larruzko ertzarekin eta haizeak dantzarazten zituen hiru xingolekin. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 255. orr.
Hornitu zortzi zentimetro zabaleko uztai batez, eta egin urrezko ertza uztaiari. Elizen arteko biblia Ir 25,25
Goiko aldeko erlaitza, goiko dintelaren gainean jartzen dena, pronaoan altxa diren kolomen kapiteletako goiko ertzaren maila berean geratuko da. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2010. orr.
Bostehun oin beherago, ibaiaren ibilgua zabaltzen zen berriro ere, eta izotz puskak jela banku haren beheko ertzetik bereizi eta aurrera segitzen zuten Irkutskeraino. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 409. orr.
Mantuaren barreneko ertza purpura more, gorri eta gorriminezko granadaz apaindu zuten. Elizen arteko biblia 2 Kro 3,14
Jelazko hesia latza zen eta ertz-zorrotza, eta eskuak odoldu zitzaizkien. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 412. orr.
Puru bana aho ertzean zeramatela, kementsu eta arranditsu zeharkatu zuten City Hall Square. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 429. orr.
Soari espresioa ematen dioten hazpegiak -bekainak, betondoak, irribarreak edo haserreak eragiten dituzten begi ertzetako zimurrak...- ezkutuan izaki, begiek ez zuten sentimen jakinik adierazten. «Kuskue tanden», 2004 - 7. orr.
Zulo ertzean jarri zuan, hankak zabalik, eskuak atzean gurutzatuta, arrandiaz beteta. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 51. orr.
Leiho-ertzean eseria zegoen Eutiko izeneko mutil gazte bat. Elizen arteko biblia Eg 20,9
Umea lo zegoen, gomazko bere aurpegi txikia zimur-zimur eginda eta bere ukabiltxo arrosak izara-ertzaren kontra estututa. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 91. orr.
Orduan, hamabi urte hartan odol-jarioz zegoen emakume bat atzetik hurbildu zitzaion Jesusi eta soineko-ertza ukitu zion. Elizen arteko biblia Mt 9,20
Zerbait ondo ez dabilelako sortzen dira beti misterioak; orri-ertz bat estuegia, ibai bat luzeegia, hatz bat mehegia delako, edo ate bat itxita dagoelako. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 378. orr.
Bide-ertzean eserita zeuden bi itsu, Jesus igarotzen ari zela entzunik, oihuka hasi ziren. Elizen arteko biblia Mt 20,30
Espaloi-ertzean eserita, mutil gazte bat uzkurtuta zegoen farol baten ondoan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 34. orr.
Area ertzetik baloia gurutzatu zuen, eta Oliver Khan gelditzen saiatu ere ez zen egin barrura zihoalakoan. Berria - Kirola 2004-06-16
Gero ezponda ertzeraino jaitsi da, gaztainondo lerro bateraino. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 45. orr.
Ez al dakizu David Hakila mendixkan, basamortu-ertzean, dagoela gordea? Elizen arteko biblia 1 Sm 26,1
Hori jakitean, larunbat batez Bakides Jordan ibai-ertzera etorri zen gudari-talde handi batekin. Elizen arteko biblia 1 M 9,43
Gabarrak Ishim ibaiaren eskuin ertzean utzi zituen tarantasa eta zaldiak, eta ziztu bizian abiatu ziren berriro ere estepako bidean aurrera. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 190. orr.
Tapuah inguruko lurraldea Manasesen leinukoena zen, baina Manasesen muga-ertzean zegoen Tapuah hiria bera efraimdarrena zen. Elizen arteko biblia Jos 17,8
Erdian zuloa izango du buruarentzat, eta zuloaren inguru-ertza ehun gogorrezkoa egingo diozu, bular-oskola bezain urraezina. Elizen arteko biblia Ir 28,32
aulkiaren ertz (3); aulkiaren ertz ertzean (3); baina ertz (4); baten ertz (6); baten ertza (6); baten ertzak (3); begi ertza (3); begi ertzak (3); begi ertzarekin (4); begi ertzaz (5); beheko ertza (4); berako ertz (3); bi ertz (4); bi ertzak (4); bide ertz (5); bide ertz ertzean (3); dituzte ertzak (3); edo ertz (3); ertz bakoitzean (3); ertz banatan (3); ertz bat (24); ertz batean (66); ertz batean eseri (4); ertz batean eserita (4); ertz batean eta (3); ertz bateko (6); ertz baten (6); ertz batetik (36); ertz batetik bestera (16); ertz batetik besteraino (3); ertz bati (3); ertz biziak (3); ertz ertzean (20); ertz ertzeraino (4); ertz ertzetik (5); ertz eta (5); ertz guztiak (7); ertz hartan (3); ertz honetan (3); ertz hori (3); ertz horiek (3); ertz kolektiboak (4); ertz metaleztatuak (4); ertz zilarreztatuak (3); ertz zilarreztatuak zituen (3); ertz zorrotz (3); ertz zorrotzak (4); ertza da (3); ertza ebaki (4); ertza hartu (3); ertza ukitu (10); ertza ukitu zuen (4); ertza ukitzen (4); ertzak ere (5); ertzak eta (9); ertzak leuntzen (3); ertzaren gainean (3); ertzaren gainetik (8); ertzaren kontra (15); ertzari heldu (4); ertzari heldu zion (3); eta ertz (17); eta ertz batean (4); eta ertzak (5); ezpain ertz (3); ezpain ertza (3); ezpain ertzak (7); gelako ertz (3); goiko ertza (4); goiko ertzak (3); haren ertza (3); hiru ertz (3); ibai ertz (19); ibai ertza (6); ibaiaren ertz (3); ikusmenezko ertz (3); ikusmenezko ertzak (5); irudiaren ertzak (4); itsas ertz (5); lau ertzak (4); liburuaren ertza (3); ohe ertzaren (3); ohe ertzaren kontra (3); orriaren ertz (3); soineko ertza (4); soingainekoaren ertza (6); soingainekoaren ertza ebaki (3); teilatuaren ertz (3); ur ertzak (3); zeru ertz (4); zeru ertza (4)
aho ertzean (4); aintzira ertzean (7); aintziraren ertzean (6); aldeko ertzean (3); amildegi baten ertzean (5); amildegi ertzean (7); amildegiaren ertzean (19); area ertzean (14); aulkiaren ertz ertzean (3); bakoitzaren ertzean (3); basamortu ertzean (4); baten ertzean (52); baten ertzean eserita (4); baten ertzean zegoela (3); begi ertzean (6); belardi ertzean (4); belardi ertzean zutik (3); belarri ertzean (4); beste ertzean (16); bide ertz ertzean (3); bide ertzean (76); bide ertzean ek (4); bide ertzean eserita (3); bide ertzean gelditu (3); bide ertzean taldeak (9); bidearen ertzean (10); du bide ertzean (3); ekialdeko ertzean (4); erreka ertzean (7); errekaren ertzean (11); errepide ertzean (18); errepide ertzean lehergailuz (4); errepidearen ertzean (3); ertz ertzean (20); ertzean ageri (4); ertzean ageri zen (3); ertzean bere (3); ertzean bertan (4); ertzean bizi (7); ertzean dagoela (3); ertzean dagoen (10); ertzean dauden (3); ertzean egon (3); ertzean ek (4); ertzean eseri (40); ertzean eseri eta (6); ertzean eseri nintzen (5); ertzean eseri zen (18); ertzean eseri zitzaion (3); ertzean eserita (46); ertzean eserita zegoen (8); ertzean esertzen (5); ertzean eta (12); ertzean gelditu (14); ertzean gelditu da (3); ertzean geratu (5); ertzean ikusi (3); ertzean jarri (14); ertzean jarri eta (4); ertzean jarrita (8); ertzean jarritako (3); ertzean jartzen (3); ertzean jesarri (4); ertzean jesarri zen (3); ertzean jolasean (4); ertzean lehergailuz (4); ertzean lehergailuz buruturiko (4); ertzean sentitzen (3); ertzean taldeak (9); ertzean utzi (13); ertzean uzten (3); ertzean zegoela (5); ertzean zegoen (27); ertzean zehar (4); ertzean zeudela (3); ertzean zeuden (8); ertzean zutik (8); eskuineko ertzean (4); eskumako ertzean (3); espaloi ertzean (18); espaloi ertzean eserita (3); espaloiaren ertzean (7); eta bide ertzean (5); eta ibai ertzean (4); eta ohe ertzean (6); eta zanga ertzean (3); ezkerreko ertzean (7); ezpain ertzean (15); ezpainen ertzean (5); gorpua ibai ertzean (3); gorriaren ertzean (3); handi baten ertzean (3); handiaren ertzean (6); haren ertzean (10); hegoaldeko ertzean (3); hodien ertzean (3); ibai ertzean (36); ibai ertzean jolasean (3); ibaiaren ertzean (41); irtish ibaiaren ertzean (3); itsas ertzean (10); itsaso gorriaren ertzean (3); itsasoaren ertzean (8); kai ertzean (3); kale ertzean (6); kamainaren ertzean (4); lakuaren ertzean (3); leiho ertzean (8); leihoaren ertzean (3); leizearen ertzean (8); liburuaren ertzean (3); mahai ertzean (20); mahai ertzean eseri (3); mahaiaren ertzean (13); ohe ertzean (73); ohe ertzean eseri (17); ohe ertzean eserita (23); ohe ertzean jesarri (4); ohearen ertzean (11); oihanaren ertzean (5); putzu ertzean (3); sena ertzean (3); sena ibaiaren ertzean (3); sofaren ertzean (3); ur ertzean (20); uraren ertzean (7); zanga ertzean (6); zegoen bide ertzean (3); zeru ertzean (7); zulo ertzean (4); zuloaren ertzean (5)
aho ertzetan (3); aho ertzetik (4); aldare ertzeko (12); aldare ertzeko adarrak (10); amildegi ertzetik (3); amildegiaren ertzera (5); area ertzera (7); area ertzetik (9); baten ertzeko (3); baten ertzera (10); baten ertzera heldu (3); baten ertzera iritsi (3); baten ertzeraino (3); baten ertzetik (8); begi ertzera (3); begi ertzetako (3); begi ertzetan (3); begi ertzetik (29); begi ertzetik begiratzen (3); begi ertzez (3); begiaren ertzetik (3); begien ertzetan (3); belarri ertzera (9); beste ertzeko (4); beste ertzera (8); beste ertzeraino (5); bi ertzei (3); bi ertzetan (12); bi ertzetatik (5); bi ur ertzen (5); bide ertzeko (25); bide ertzera (4); bide ertzetan (6); danubio ertzeko (4); erreka ertzeko (9); erreka ertzetik (5); errepide ertzeko (6); ertz ertzeraino (4); ertz ertzetik (5); ertzeko adarrak (10); ertzeko adarrak igurtziko (7); ertzeko bidea (3); ertzen artean (5); ertzen eta (3); ertzen kontra (5); ertzera agertu (3); ertzera atera (3); ertzera eraman (7); ertzera heldu (4); ertzera heltzean (5); ertzera hurbildu (4); ertzera hurbildu eta (3); ertzera hurbiltzen (3); ertzera igo (4); ertzera iristeko (4); ertzera iristen (3); ertzera iritsi (18); ertzera iritsi eta (3); ertzera iritsi zen (4); ertzera iritsi zenean (3); ertzera joan (4); ertzeraino bete (3); ertzeraino eraman (3); ertzeraino heldu (3); ertzeraino hurbildu (3); ertzeraino iritsi (3); ertzeraino joan (5); ertzetan bi (3); ertzetan edo (3); ertzetan egin (3); ertzetan eta (5); ertzetik barrura (3); ertzetik begiratzen (5); ertzetik beheiti (3); ertzetik behera (4); ertzetik egiten (3); ertzetik eta (4); ertzetik gertu (4); ertzetik gora (4); ertzetik heldu (4); ertzetik joan (3); ertzetik pasa (3); ertzetik pasatuz (4); ertzetik zihoan (5); ertzetik zintzilik (3); ertzik gabeko (3); eskuineko ertzera (3); espaloi ertzera (3); estalkiaren bi ertzetan (3); eta ertzen (3); eta ertzetako (3); eta ertzetan (4); eta ibai ertzeko (4); eta memoriak ertzetik (5); ezkerreko ibai ertzera (3); ezpain ertzetan (7); ezpain ertzetatik (3); ezpain ertzetik (5); ezpainen ertzetan (4); ezponda ertzeraino (4); goiko ertzeraino (3); hondartza ertzeko (3); ibai ertzek (3); ibai ertzeko (30); ibai ertzen (5); ibai ertzera (19); ibai ertzeraino (3); ibai ertzetako (3); ibai ertzetan (4); ibai ertzetik (9); ibaiaren ertzeko (6); ibaiaren ertzera (9); ibaiaren ertzetako (3); ibaiaren ertzetan (11); ibaiaren ertzetik (8); itsas ertzeko (6); kale ertzeko (3); kale ertzetan (4); kale ertzetik (3); kanal ertzeko (3); kanpaleku ertzera (3); kanpaleku ertzera heltzean (3); lau ertzeko (3); lau ertzetan (7); lau ertzetatik (3); memoriak ertzetik (5); ohe ertzera (3); ohe ertzetik (9); ohearen ertzetik (3); oihanaren ertzera (3); oparien aldare ertzeko (3); po ibaiaren ertzetako (3); trenbide ertzera (3); ubidearen ertzetik (3); ur ertzeko (5); ur ertzen (7); ur ertzen artean (5); ur ertzera (6); ur ertzeraino (5); ur ertzetik (3); zeru ertzetik (5)