Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Egunsentiko argi grixkaran ere basoarte itsua, eguzkiaren lehen printzak oihaneko zeruertz ordokiaren gainetik, eta lertxunak ugari, gure tren geldoa igaro ahala saldo zuritan hegaldatzen zirenak. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 51. orr.
Gorriz tindatu zen zeruertza, eta eguzkia atera zen segidan. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 28. orr.
Landare hesiek beste lursailetatik bereizten zuten; elorri zurizko pareta haiek, txit garaiak, zeruertza mugatzen zuten oihal berde batez. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 290. orr.
Itsaso zabalaren zeruertzera begira utzi nau Belarraren ahoa honek. Zeruertzean eguzkia ateratzen hasi zenean zabaldu zituen begiak mutilak. Berria - Harian 2005-10-12
Trena Gaztelako ordokian zihoan, eta egunaren urratzea ageri zen zeruertzean. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 137. orr.
Mugagabetasun orlegi hartan zeruertzeraino luzatzen diren berdeguneen artean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 139. orr.
"Zeruertzean datilondoak agertzen hasten direnean egarriz hiltzea", horrela deitzen diogu horri basamortuko mintzairan. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 181. orr.
Iparraldeko Venezia deitzen diote, ez alferrik dena esan behar bada, eta ilunabar politak ditu, zeruminak denbora dezente irauten baitu zeruertzean galdu baino lehen. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 20. orr.
Hodeiertzean, zeruertzean, mugaertzean grisak eta metalak nahasten dira. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 31. orr.
Zeru-ertz batetik irten eta beste ertzeraino haren itzulbira. Elizen arteko biblia Sal 19,7
Ingurune jakin bat, zeruertz jakin bat ere aukeratu zuen. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 212. orr.
Egun hartan begi-bistan zegoen zeruertz urruna, hodei erraldoiek beltzerantz larri grisatuta. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 27. orr.
Zeruertz kedarreztatuaren kontra, gabarrak, baporeak, zentral elektrikoak, ontziraleku estaliak, zubiak. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 377. orr.
Gauza da, behintzat, lagunek ere, erreflexuz-edo, oihu berbera jaulki zutela, izuz beterik eta begirada zeruertz infinituan galdurik. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 161. orr.
Egunsentiko argi grixkaran ere basoarte itsua, eguzkiaren lehen printzak oihaneko zeruertz ordokiaren gainetik, eta lertxunak ugari, gure tren geldoa igaro ahala saldo zuritan hegaldatzen zirenak. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 51. orr.
Ohiko kamisetaren partez, blusa zuri baporetsua zekarren soinean; haren azpian, ikusi-makusika ari zitzaidan, orban likits, titi-zorro beltz baten zeruertz lainotua. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 165. orr.
zeruertzari so (3)