Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jainko ahalguztidun, Salbatzaile errukiorra. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 68. orr.
Jainko errukiorrari bedeinkapen-kanta. Elizen arteko biblia Sal 103,1 tit
Otoitza egin orduko, Maria Birjina errukiorrak entzun egin zion, eta hara non agertu zitzaion zeruetako Erregina bere Semetxo bedeinkatua besoetan zuela, argi txit distiratsuz inguratua. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1023. orr.
Ongia bere izaeraren eskuzabaltasunagatik eta jaiotzetiko ontasunagatik egiten duen gizon ongile eta errukiorraren antzekoa da. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 197. orr.
Herrian beti izaten ziren emakume aberats eta errukiorrak, haurra bataiatu eta besoetan eraman nahi zutenak. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 34. orr.
Burua makurtu eta bi hatz errukiorrez haztatu zuen kalparreko ile urria. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 108. orr.
Agureak, samintasunezko begirada errukiorra egotzi, eta esan zuen: [...]. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 524. orr.
Putaseme honek bere alderdi errukiorra erakutsi nahi zidak. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 64. orr.
Errukiorrak lagun hurkoari maileguz ematen dio, laguntzeko eskua luzatzen dionak agindua betetzen. Elizen arteko biblia Si 29,1
Ez diot Brunori pentsatu berri dudana kontatzen, berak jendearen jarrera "txintxo" eta ergel horri bakarrik erreparatzen baitio, hots, jendeak errukior izateari ateratzen dion abantailari. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 19. orr.
Izan zaitez errukiorra; hori baita adiskidantzaren ezaugarririk ederrena. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 296. orr.
Laguntza eske deiadar egitean, entzun egingo diot, errukiorra bainaiz ni. Elizen arteko biblia Ir 22,26
Izan zaitezte denok gogo eta sentiera bateko, elkarren senide on, errukior eta apal. Elizen arteko biblia 1 P 3,8
Bihozbera eta errukiorra da Jauna, haserregaitza eta onginahiz betea. Elizen arteko biblia Sal 103,8
Izateko, beraz, errukiorrak gurekin, ez genuela-eta deus egin. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 211. orr.
Albak nola hartuko zuen ez bazekien ere, ziur zegoen errukior jokatuko zuela, hiltzaile bat maite zuela ohartu arren. "Gutun asko idazten al dituzu, Tansley jauna?" galdetu zuen Ramsay andreak, errukior, orduan ere, Lilyren ustez. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 154. orr.
Lepoa tenteturik, nebari begiratu zion, errukior. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 72. orr.
-Zeruan gerta dadila -esan zuen izebak errukior. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 15. orr.
bihozbera eta errukiorra (13); errukior eta (13); errukior eta bihozbera (3); errukiorra da (3); errukiorra eta (4); eta errukiorra (15); eta errukiorrak (3); jainko jaun errukiorra (3); jaun errukiorra (4); jaun errukiorrak (3)