Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Alde batetik agintarien politiko zikina, bertzetik Frantses xumeen eta urrikalkorren jestu onak. Herria 2001-01-18
Ez naizela nehoiz eri izan, ez arimatik ez eta burutik, lagun faltsu urrikalkorrak galduak ditudala jada eta mundua neure begiz haztatzea eta onartzea dagokidala. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 114. orr.
Harek erran du zoriontsuak direla eztiak, Jainkoak hitzeman lurraren jabe izanen baitira, zoriontsuak urrikalkorrak, bakegileak. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 188. orr.
Konplizitate urrikalkor batean geldi zedin gure arteko atxikimendua. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 141. orr.
Raduan Husaini hitz eta pitz hasi zen, aholku urrikalkorrez eta hausnarketa moralez beteriko bere ohiko hitzaldi luzeetako batean. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 76. orr.
Probidentziaren erabaki urrikalkorrei, aldez edo moldez, uko egiteko arriskuan zela. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 397. orr.
Bazterrekoek, irribarre urrikalkorra; ez baita, segurrenik, gizon hastiala. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 137. orr.
Irribarre sinpatiko eta urrikalkor bat. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 94. orr.
Ni, alderantziz, oso urrikalkor agertzen nintzen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 182. orr.
Oro har kontu handiz eta urrikalkor mintzatu zaigu, ahal beste saihestuz "lan eremu" hitza. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 24. orr.