Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez zegoen aterik, ia sumatu ere egiten ez zen haize-laster baten bultzadaz leun-leun mugitzen zen errezel bat baizik ez zegoen. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 145. orr.
Gorde hituen han gauza eder eta nobleak: errezel eta tapizak, brontze, zilar eta kristalezko gauzak, altzariak, oihal finak... Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 130. orr.
Baten bat begira egoan errezel arteko zirrikitutik... mutiko bat... Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 212. orr.
"Double face" horietariko damaskozko errezel eta ohegainekoak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 37. orr.
Errezel eta pertsianentzako errailak egiten ditu Newellek Gasteizen. Berria - Ekonomia 2004-04-23
Leiho eskergak bildurik daude, errezel grisak erdi itxita. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 93. orr.
Ez zegoen ziur errezel gorriminen distiragatik ote zen, baina neskatoaren ile oparoak kolore gorrixka zuen. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 92. orr.
Bost zutabedun ohe, belusezko errezel gorri-gorriz apainduak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 119. orr.
Kristalen atzeko errezel zuri txikiak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 39. orr.
Errezel zeru-urdinen artetik argi izpiak iragazten dira. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 23. orr.
Eta mutil haren ahotsa entzungo nuen Belar izpien salmoa errezitatzen errezel lodiek eta kolore nabarrek ilundutako egongelan. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 80. orr.
Musikaren indarrak altzariak altxatzeko adinako indarra zuela zirudien, indar ezkutuko batek leihoaren beste aldetik errezel astunak puzten zituela. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 58. orr.
Errezel gorrizko ohea. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 191. orr.
Hara hurbildu zelarik, urrezko errezel batzuk baztertu eta, kandela batzuen argitan, emakume ezin ederrago bat begiztatu zuen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 253. orr.
Belus purpurazko errezel multzo itzela, ia gela osoa hartzen zuena. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 17. orr.
Errezel oihal bat bat-batean erdi-erditik urratu eta bere begiak gauza ezezagunetarako zabaldu zitzaizkiola iruditzen zitzaion. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 48. orr.
Hirurak entzuteari lotu ziren, lanbrozko errezel hura noiz altxatuko zain. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 347. orr.
Lanbroa belus grisezko errezel lodi baten gisa ezartzen zen leihoetako kristaletan. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 128. orr.
Teilatu pikoak ikusten zituen, eta hezetasunez blaitutako zeruko errezel saretuen artetik zerura altxatzen ziren tximinia gris eta okertuak. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 32. orr.
Lurrina zerion lurrari faroen argitan, euri epel eta astunezko errezel baten modura. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 101. orr.
Oihanera iritsi zirenean, adarrak ia biluzik zeuden eta euri errezel trinko batek Breeko Muinoa ezkutatzen zuen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 336. orr.
Zeru berun-koloreak, kobrezko izpi batzuekin, mahasti hautsez estaliak argitzen zituen, eta eguzkia gandu-errezel lodi baten atzean ari zen ezkutatzen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 199. orr.
Errezel itxiek eragotzi egiten zioten argiari barruratzea, eta iluntasun hartan, beraz, bakarrik itzalak ikusten zituen. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 119. orr.
Guztiek burua makurtu zuten, eta ontzitxoek huntzezko errezel bat zeharkatu zuten. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 103. orr.
Zeru distiratsu baten gainean, gailurrak nabarmentzen zituen mendi handi berdeen errezel bat. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 121. orr.
Aitaren ahots larrituak bidea urratu zuen oinazearen errezel gorrien artetik. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 285. orr.
Irriñoa desagertua zitzaion, damuaren errezel goibelak ordezkatua. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 235. orr.
Gero andreak, neskatxak... Beyaziteko hiriaren gainera hileta-auhenezko errezel bat jaitsi zen. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 84. orr.
Ai, Sara Huarte, begietan Kantauri itsasoko ur berde ekaiztsuak zituena, laino lurruntsu bat errezel! Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 76. orr.
belusezko errezel (4); errezel artetik (3); errezel astunen (3); errezel bat (8); errezel baten (3); errezel eta (4); errezel zuri (3); errezela ireki (3); errezela itxi (4); errezelak baztertu (3); errezelak baztertu eta (3); errezelak eta (4); errezelak itxi (7); errezelak itxita (3); errezelak mugitu (3); errezelak zabaldu (3); errezelaren atzean (4); errezelaren azpian (3); errezelen artetik (4); errezelen atzean (9); errezelen atzetik (5); eta errezelak (10); eta errezelaren (3); larruzko errezelak (5); leihoetako errezelak (3); leihoko errezel (3); leihoko errezelak (6); oheko errezelak (3)