Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Errezatzen badakik, gazte? Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 96. orr.
Errezatu egin nuen, zeruak ere nekatu nituen errezoka. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 107. orr.
Neuk asko irakurri eta errezatu arren. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 112. orr.
Sally belaunikatu eta Jainkoari errezatzen hasi zitzaion, argi eta ozen, gizonak entzun zezan. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 57. orr.
Errezatzeko eta damutzeko esan zidan apaizak. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 64. orr.
Zakutoa eskaileretan zenuela gogoraturik eskatu zenidan itxoiteko, eskuak errezatzeko maneran ipinita. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 125. orr.
«Ni bekatari» errezatu baino, alderdi guztiak «zu bekatari» errezoan. Berria - Kirola 2004-05-20
Hilobia itxi zuten gero, eta hilobi-zulatzaileak Kaddish-a errezatu zuen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 32. orr.
Frantziskoren aurretik ere (Karlomagnoren garaiaz gero segur aski) ohikoa zen, errezo ofizialez gain, ofizio eta brebiario pribatuak errezatzea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 74. orr.
Ez dela aterako Purgatoriotik meza horiek errezatzen ez badizkiote? Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 107. orr.
Frantzisko dohatsuaren ofizio hau errezatu nahi duenak, egin beza honela: [...]. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 90. orr.
-Zergatik ez haiz joan errosarioa errezatzera? Hire aitonaren bederatziurrenean gaudek. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 34. orr.
Hura entzutean, emakumea iratzarri eta ikaraz errezatzen hasi zen: "Agur, Erregina, Ama errukiorra". Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 861. orr.
Denverrek barrura so egin zuenean, ama ikusi zuen belaunikatuta errezatzen. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 54. orr.
Aitak han jarraitzen zuen, geldi-geldi, hanka-zabal, eskopeta besapean, eta apaiza ahuspez ari zen errezatzen aldare aurreko harmailetan. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 28. orr.
Juan de Panoniak grekeraz errezatu zuen, eta gero hizkuntza ezezagun batean. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 144. orr.
Zuek badakizue Jesus ere Satanen kontra borrokatu zela, basamortuan errezatuz berrogei egunez. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 48. orr.
Mojetara eraman zuen ebakuntzaren egunean gaixo haren alde errezatu zezatela eskatzeko. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 159. orr.
Seguru asko, nigatik errezatzen ariko zen josten zuen bitartean. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 147. orr.
-Anne, aita ez da etorriko oraindik, nahi al duzu nik errezatzea zurekin? Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 107. orr.
Salmo hau (Herri guztiok) Igokundetik Jaunaren Abendua arte egunero era berean errezatzen da, hau da, erantsitako txatal eta guzti. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 81. orr.
Berriz ezkon dadin errezatzen ez dudanean, erle saldo puta batek ziztaka hil dezan errezatzen dut. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 163. orr.
Atso zahar hark errietan egiten zion askotan, ez zelako sinagogara errezatzera joaten gainerako juduak bezala. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 27. orr.
Frantziskoren aurretik ere (Karlomagnoren garaiaz gero segur aski) ohikoa zen, errezo ofizialez gain, ofizio eta brebiario pribatuak errezatzea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 74. orr.
alde errezatu (6); angelusa errezatu (3); bat errezatu (6); bat errezatuz (3); egunero errezatzen (3); errezatu behar (5); errezatu beharra (3); errezatu egin (3); errezatu eta (5); errezatu nahi (3); errezatu ohi (4); errezatu ondoren (3); errezatu zuen (8); errezatuko zuela (3); errezatzen ari (8); errezatzen eta (4); errezatzen ez (4); errezatzen hasi (10); errezatzen hasi zen (5); errezatzen zuen (4); errezatzen zuten (3); errosarioa errezatzen (5); eta errezatzeko (3); eta errezatzen (6); liturgia errezatzeko (4); maitinak errezatzera (3); maria bat errezatuko (3); nola errezatzen (3); ofizioa errezatzeko (3); orduen liturgia errezatzeko (4); otoitza errezatzen (4)