Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horrek hain ospe handia eman zidan non zenbait Handiki ezagunek gonbidatu ninduten eta otoiztu Pariseko Parlamentu Nagusian Aholkularitza onar nezan. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 213. orr.
Bihar jinen da segurki, hura adiskide ona baita, eta otoiztuko diot nire gutuna berehala eman diezazun. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 494. orr.
Laugarren goizean aspertu zen aitorrezinezko bere ametsa egiazta zain egoteaz, errainak arren laster etxera zedin otoiztuko ziola. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 60. orr.
Baldin bakarka mintzatzen ahal banatzaio, otoiztuko diot eraman diezaiola arren ohar ttipi bat Merteuil andreari. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 184. orr.
-Bakea emaiozu! -otoiztu zuen Graxik-. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 62. orr.
Otoizten ditut denak geldirik egon diten nahi badute beren bizia salbatu. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 129. orr.
Aratxek Txoko otoiztu zuen, Bozekin harremanetan jar zedila Eusko Armadaren ekintza sail honen geldiarazteko. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 60. orr.
Janinak lau herritarren biziaz urrikaltzeko otoiztu zuen komandanturreko kapitaina. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 107. orr.
Otoiztu nuen neska, hori bai, pastillok benetan har zitzan, arren. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 122. orr.
Block-eko erizaina otoiztu nuen lagun nezan kanpalekuko okuliztera. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 117. orr.
Alferrik otoiztu nituen akaba nintzaten. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 118. orr.
Berak otoiztu nau zure ikustera jin nendin, gure etxearen eta deituraren eskaintzeko. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 175. orr.
Harritua iduri behatu zigun guztioi; eta harengana joateko zutitu bainintzen, ezagutu ninduen, neure izenaz deitu, eta hurbil nenkion otoiztu ninduen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 475. orr.
Eginahalak eginak zituzten herriko buruzagiek, Aita Sainduak eta familiak bahitzaleak otoiztuz etzezaten hil. Herria 2004-09-02
Nire zorionagatik eta batez ere nire atsedenagatik zaitut otoizten. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 47. orr.
Basilek Dominiqueri so egin zion, otoiztuz bezala, baina ez zen kantitu. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 267. orr.
Kantari eta herritarrak otoiztuak dira meza hortan parte hartzera. Herria 2005-07-07
Orthezen otoiztea eta ikastea baizik ez zen libre; Nabarrenkoxen, berriz, otoiztea eta borrokatzea. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 217. orr.
Nola aingeruek, jainko-justiziaren labana izanik, jasan eta zaindu nauten eta nigatik otoiztu duten. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 67. orr.
Ez zekien zenbat denbora atxikitzen ahalko zuen eta saindu guziak otoizten zituen Ithurbide jauna itzul zedin azkenean. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 117. orr.
Apez batxiler zen etxeko seme batek eraiki zuela harriz, 1672an, Jainkoa otoiztuz bihotz guziaz.... Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 11. orr.
Sallagoity jaun ertorak meza kartsu batean hil guziak otoiztuz. Herria 2005-12-29
otoiztu ninduen (4); otoiztu nuen (3); otoiztu zuen (6)
otoiztu ninduen (4); otoiztu nuen (3); otoiztu zuen (6)
otoiztuak dira (3)