Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erretxin (orobat erretxina g.er.) 1 izond edozein huskeriagatik haserretzeko edo marmarka hasteko joera duena. ik ipurterre; zazpiki.

Bere etxe aurreko eskaileretan ume txiki biak besoekin inguratzen zituelarik ikustea aski zen ni bezalako agure erretxin baten bihotzari zirrara eragiteko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 98. orr.

Ihesi zebiltzan abertzaleak galtzeko asmotan kuartelillora joateko prest zegoen fraide erretxina.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 55. orr.

Filch Hogwartseko etxezaina zen, porrot egindako azti erretxin bat.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 109. orr.

Batere edukazio eta nobleza gabeko txori lotsagabe, erretxin, negarti eta xitala.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 38. orr.

Ez nekien hain erretxina zinenik estilo kontutan.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 65. orr.

-Don Bildurrekin? -galdetuko du irakurle erretxinen batek.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 140. orr.

Harry Potter! -oihu egin zuen erabat erretxina eta zaputza zirudien ipotx batek, jende artean ukondokoak emanez Harryrengana iristeko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 200. orr.

Beste mamuek saihestu egiten zuten Baroy Odoltsua, Slytheringo mamu erretxin eta begirada finkokoa, odol-orbain zilar-kolorez estalita zegoena, baina horrek ez zuen Harry harritu.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 114. orr.

Smith erretxin harengan bermatu izan zen bere xelebrekeriei eta metodo ezaxolatiei bide emateko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 54. orr.

Marmarti erretxin hutsa izan naiz.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 155. orr.

Lehen gauean Mañot etxe-mutilarekin ari zelarik aditu nion doinu erretxin bera zerabilen: [...].  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 166. orr.

2 irud/hed

Dena zure kulpagatik!, kexatzen zitzaidan Annette, berebiziko nazka ematen zidan modu erretxin batez.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 28. orr.

Harridura jasanbera zen, ez erretxina.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 42. orr.

Annettek ere oihu egiten zidan zalditxo zuri batetik bere hoskera zorrotz erretxinaz: zu zara gure sekretu madarikatuaAgurea zapuzten hasita zegoen Andreasen gustuarekin asmatu ezinez, eta, bi eskuak airean astindurik bele-saldo bat erasoan ari balitzaio baino erretxinago, erronka egin zion: [...].  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 133. orr.

3 (izen gisa)

Behera joan beharko dugu, Willemen erretxina areagotu baino lehen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 180. orr.

Erretxin-puntu batez mintzo da gero: [...].  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 48. orr.

4 (adizlagun gisa)

Leihotik begiratzen du Hemek kalera, erretxin, bere auzoek tesitura barregarri hartan ikus ez dezaten jainkoari erregutuz.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 108. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

agure erretxin (3); erretxin bat (4); erretxin eta (4); erretxin hutsa (3); eta erretxin (5); eta erretxina (9)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus