Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zazpiki 1 izond haurrez mintzatuz, ama ernaldu eta zazpi hilabetera jaiotzen dena; estua, edozergatik urduri edo egon ezinik jartzen dena.
Don Anizetok zazpikia jaio zela esango zuen gero, eta Don Juan ahalguztiduna izan zen ezteietan aitabitxi, bere eginkizun guztiz garrantzitsuetatik propio etorrita. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 146. orr.
Agur, ba, ta presta azkar gure erasoa gazte zazpikien aurka. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 161. orr.
Zabalik aurkitu zuen aurreneko tabernan sartu zen lagun zazpikia lasaitzera. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 167. orr.
2 irud/hed
Anaia nagusi Felixek bazka-besakadak erauzi ditu, burua estaltzeraino, eta mordoka irenstearen imintzioa egin du, oparo jaten ari den txahal zazpikiaren hotsak atera. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 41. orr.