Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erretreta 1 iz adin jakin batera iritsiz, lanbidea eta kidekoak uztea; lanbidea uztean jasoten den soldata modukoa. ik erretiro.

Baduzularik ainitz gauza egiteko, ez da zaila erretreta.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 42. orr.

Erretretari buruz, erretiratu ziren beren alabaren etxerat.  Herria   2004-01-15

Kolko Mitxoletak erretreta hartu eta hor nonbaiteko bazter galdu batean erretiratuko zela erabaki zuen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 6. orr.

Ez zuen berrogeita hiru urteetan erretreta hartzen ahalko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 209. orr.

Jada erretretako adinera helduak zirela.  Herria   2002-12-12

Adinduenek, aitzin-erretretaz gozatuz, erretreta berrogeita hamahiru urtetan har zezaketen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 213. orr.

Pantxo Michelena, Kanboko eskola publikoko klase elebidunetako erakasleak bakantza luzeak ukanen ditu aldi huntan, erretretan sartzen baita.  Herria   2005-07-07

Erretretaren eta Seguritate Sozialaren aldaketa sakonen ondorioz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 294. orr.

Erakasle ainitz joaiten dira erretretara.  Herria   2003-01-21

Hogeita hamazazpi urte eta erdi lanean ari izanik, ederki merezitako erretretara helduak ziren.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 127. orr.

Lan gabezia alde batetik, gero eta haur gutiago bestetik, nork eta nola pagatuko dira erretretak hemendik eta zenbait urteren buruan.  Herria   2003-06-05

Bana beste mila euroko erretreta hunkitzen dute gaur egun departamenduan adintsuek.  Herria   2005-12-15

Ortzegun gaueko nire erretreta destenorekoak alderdi abantailos bat bazuen, bederen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 197. orr.

Erretreta luze eta osasuntsu bat.  Herria   2004-12-02

Erretreta on, Maialen.  Herria   2005-08-04

2 (hitz elkartuetan)

Arbelbidek izan zuen etxe hori apezen pausa leku eta apez xaharren erretreta-etxe egiteko ideia, serora kongregazio baten gain emanez etxearen erostea eta ideia gauzatzea.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 59. orr.

Zorionak eta ainitz urtez oraino, beren erretreta denbora goza dezatela ahal bezen goxoki.  Herria   2004-01-15

Aitak, aitzin-erretreta erdiets zezan, legearen arabera, ondokoak lurrak emendatu behar dituela eta, beren 24 hektarearen gainera, alokatzen zituen 4 hektarea bere izenean pasaraziak zituen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 148. orr.

Ondorioz, erretreta kutxa horien gastuak emendatuz doatzi, diru-sartzeak aldiz xuhurtuz!  Herria   2003-02-06

Ez zuela merezi, bost urte gehiago edo bost urte gutxiago lan eginda ere berdin-berdin izango nuela erretreta-sari kaxkarra.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 71. orr.

3 erretiratzea, eskuarki gudarostea.

Israelgo Defentsa ministro Shaul Mofazek atzo esan zuenez, Armadak badu plan bat Gazako erretreta gauzatzeko.  Berria - Mundua   2004-05-02

«Gaza lehenbizi da, ez Gaza azkenik», esan zuen Solanak, erretretak gero Zisjordanian segitu behar duela nabarmenduta.  Berria - Mundua   2004-07-20

Espainiako presidente ohi Jose Maria Aznarrek AEBetakoari, George Bushi, hots egin zion, tropa espainiarren erretretaz «damua» agertzeko.  Berria - Mundua   2004-04-21

Espainiaren erretreta modu koordinatuan eta koalizioko beste indarrak arriskuan ez jartzeko gisan egiteko eskatu zion Bushek Zapaterori.  Berria - Mundua   2004-04-20

Oroi naiz Ain Sefra hirian nintzela erretreta espirituala egiten, beste apezgai batzuekin izigarriko segada erreusitu zutelarik gure soldadoek Tamedda mendiaren kaskoan.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 63. orr.

Kontseilu galdegiten ibili zen, historia liburuak irakurtu zituen, erretreta bat egin zuen Belokeko monasterioan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 76. orr.

Nikaragua izan zen erretreta deia jo zuen lehen herrialdea, urtarrilaren hasieran.  Berria - Mundua   2004-04-21

4 kasernetan eta, gauean biltzeko deialdia.

Diana eta erretreta joaldietan Donostiako hiri barrua kuarteletako 'ra-ta-plan' hotsez betetzen zuen haren imitaziozko harmonia (--?), alegia.  Askoren artean   «Rataplan» - 32. orr.

Gero Gavardi, zeina hatz puntez erretreta joka ari baitzen marmolezko mahaiaren gainean, danbor baten gainean bezala; elkarrizketari berriz ekiteko gonbidatzen zituen irribarre eginez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 108. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus