Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erretiro 1 iz erretiratzea; adin jakin batera iritsiz, lanbidea eta kidekoak uztea; lanbidea uztean jasoten den soldata modukoa. ik erretreta.

Besteak beste, [autonomoen] erretiroa arautzen du, eta jarduera eteten denean langabezia sari bat jaso ahal izateko aukera ematen die.  Berria - Ekonomia   2006-04-18

Lizarra aldera joan zen, aitari bisita egitera: erretiroa pasatzeko asmoz, lana utzi bezain laster etxetxo bat erosi zuen inguru haietako herrixka batean, eta han bizi zen, amarekin, lorategia zaintzen, paseo luzeak ematen, eta, garaia zenean, onddoak biltzen.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 24. orr.

Erretiroan pentsatzen hasi dela aitortu du Unai Yusek.  Berria - Kirola   2006-01-05

Aitak bere erretiroaren diru apurra jaso zuenean, aurreraturik zeukan diru pixka batekin osatu, eta telebista bat erostea erabaki zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 44. orr.

Berak, benetan bere gogoz, erretiroa lanean pasatuko zuen: lanean erakusten.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 160. orr.

-Nik nahi dudana egingo dut neure erretiroarekin, aditu?     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 111. orr.

Zorionez edo zoritxarrez, senarrari erretiroa eman zioten gaixotasun bat medio.  Berria - Euskal Herria   2004-06-13

2003. urtean erretiroa eskatu zenuen, eta hiru ordezko proposatu zenituen.  Berria - Harian   2005-04-06

-Urteak ere izango ditu-eta, erretiroa hartu nahiko du.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 40. orr.

Erretiroa hartu aurretik, Musikaren Historia irakatsi beharra egokitu zitzaion zenbait urtez.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 37. orr.

Aita, aldiz, gero eta eroriago; gutxi geratzen zitzaion erretiroa hartzeko, baina beldur nintzen ez ote zen iritsiko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 106. orr.

Artikulu sail bat idazten hasi zen Jexux Lete lanetik erretiroa hartutakoan, Orrela ziran gauzak izeneko liburuan bildu zuena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 9. orr.

Garai bateko herri aberats hark, gerra aurretik bostehun biztanleren bizileku izana, hirurogeita hamar lagun besterik ez du orain, guztiak zaharrak edo erretiroa hartuak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 162. orr.

Erretiroa harrarazi zioten ikasgeletara irakasle jantziekin joan zelako hiruhileko notak irakurtzera.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 36. orr.

Izan ere, San Matia egunez, arratsaldeko 7tan tokatzen zaio erretiroa eguzkiari.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 81. orr.

Sanjoanetatik honuntza 59 minutu aurreratu du [eguzkiak] erretiroa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 344. orr.

Protesten harira euren erretiroa igotzeko promesa egin die Gobernuak.  Berria - Harian   2006-05-04

Atzo onartutakoaren arabera, hau da helburua: erretiroa 2030. urtean soldata gordinaren %43 baino txikiagoa izatea saihestea.  Berria - Mundua   2004-03-12

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bien bitartean, 58 urte baino gehiago dituzten langileek erretiro aurreraturako plan berezia onartzeko aukera dute.  Berria - Harian   2005-11-15

Errelebu kontratuak: 60 urtetik gorako langileentzat erretiro partziala sustatzeko borondatea.  Berria - Ekonomia   2004-06-16

Aitari erretiro ederra geratu zitzaion Ur Partzuergotik, BBK-ko pentsio plana kontatu gabe.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 125. orr.

Joseba Azkarragaren departamenduak ez du uste etorkizunean sistema publikoak gazteei erretiro duinak ziurtatuko dizkienik.  Berria - Ekonomia   2006-01-12

Ilea urdintzen eta sabelaldea loditzen hasiak dituen arren, sasoiko dagoela ikusten da eta erretiro zoriontsua agintzen duten iragarkietako aitona gazte horietako bat dirudi.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 153. orr.

Ardoak garraztu zuen gure aitaren erretiro patxadatsua, eta familiako negozioa erreka jotzeko kinka larrian ezarri.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 32. orr.

Enrike, berriz, bakarrik zegoen, Compañía Vascongada de Segurosekoekin tirabiretan, erretiro aurreratua edo elbarritasun osozkoa lortu ezinik.     «Kuskue tanden», 2004 - 143. orr.

Lantegia bideraezina dela onartu dute sindikatuek eta aurretiko erretiroak eskatu dizkiote zuzendaritzari.  Berria - Ekonomia   2004-04-21

Eta etorri zitzaian, jakina, urrezko erretiro hori.     «Bizia lo», 2003 - 105. orr.

Adinekoa zelako-edo, matematikako beste irakasle bat ere kontratatu zuten, haren erabateko erretiroa aurki zetorrela-eta, ordu batzuk kentzeko eta ordezkotza prestatzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 26. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Erretiro adina 65 urtetik 67ra igoko da.  Berria - Mundua   2004-03-12

CGPJk jarri dituen epeekin, ordea, Zorrillaren erretiro egunaren biharamunean hartuko du kargua lehendakari berriak.  Berria - Euskal Herria   2004-01-09

Gaur fraile xaharren erretiro etxe bilakatu da.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 57. orr.

Baionako ospitalea eta hamabost erretiro etxe eskuz-esku ari dira lanean adineko jendearen alde.  Herria   2003-08-07

Hilero-hilero, eroale jakin baten bitartez, Ramires-Araujo Lda. enpresako gutun-azal betea jasotzen zuen, erretiro pentsioaren kariaz. Erretiro Funtsaren bidez jartzen zuen orain arte dirua.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 13. orr.

Oraindik hamar urte inguru gelditzen zitzaizkion erretiroa hartzeko, baina nagusiek, haren gaixotasuna eta hogeita bost urteko zerbitzu akatsgabea aintzat harturik, erretiro-saria ematea erabaki zuten.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 181. orr.

Egun lanean hasten diren gazteek arazoak izango dituzte etorkizunean erretiro soldata duinak jasotzeko.  Berria - Harian   2006-01-11

Lehenago neure artritis eta erretiro-diruez nenbilen axolaturik.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 201. orr.

-Adizu, Joseba, hilabete honetako erretiro txekea oraindik ez zait ailegatu.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 23. orr.

Beren erretiro-lekuetatik eragin handiagoa izan zuten munduan enperadoreak hiriburutik baino, Ostegun ta Ostiral santuz, ta larunbatez ere bai, Abemaritako erretiro ordua aurreratu egiten zen, denak etxera garaiz biltzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 99. orr.

Elizak bere erretiro giroaz kutsatu zuen gure herriotako giroa ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 134. orr.

Bare eta barraskiloak goizean goiz zainduko zituen, ea ur-erretenetik asko aldendu ziren, eta ea goizean goiz noruntz jotzen zuten, erretiro-martxa ala lasai zihoazen kanporuntz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 39. orr.

Gaur fraile xaharren erretiro etxe bilakatu da.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 57. orr.

Baionako ospitalea eta hamabost erretiro etxe eskuz-esku ari dira lanean adineko jendearen alde.  Herria   2003-08-07

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Funtzionarioak esan zionez, aurre-erretiroa hartzeko zerrendan zegoen; erretiro-sari txiki bat emango zioten.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 37. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus