Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erretratu (ETCn 6.911 agerraldi; orobat erretrato ETCn 41 agerraldi) 1 iz egiazko pertsona bat, eta eskuarki haren aurpegia, irudikatzen duen margolan edo marrazkia; margolan hori teknika gisa. ik potret.

Natura hilak, erretratuak eta paisaiak egin zituen Etxebarriak.  Berria - Kultura   2004-04-21

San Ignazioren erretratuaren azpian biluzi bat dago, adibidez.  Berria - Kultura   2006-03-11

Modernitateak gehien baloratu zizkion biluziek, erretratuek eta marrazkiek, alegia, interesgarriak izaten jarraitzen dutela argi froga daiteke Louvreko erakusketan.  Berria - Kultura   2006-03-05

Poeta greziarrari ez ezik, bere buruari ere eginiko erretratua da, Kitaj bera baita eskailerak jaisten ari den gizon bizarduna.  Berria - Kultura   2004-06-01

Umetxo baten erretratua ikusi dut mahai gainean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 53. orr.

Jenerala bere amaren erretratura hurbildu zen.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 28. orr.

Wattsen erretratuetan kalitate lirikoa nabarmendu dute haren zaleek.  Berria - Kultura   2004-10-14

Pintore vienatarraren erretratuko gazteak burua pixka bat okertzen zuen, eta begirada samur eta serioa ezerezean galtzen zitzaion, "zergatik" galdezka ari bailitzan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 28. orr.

Urmargoen bidez koloreztatutako hamar bat erretratu.  Berria - Kultura   2004-01-16

"Afaritan ginelarik -zioen Uzelayk- bera eta Duñabeitiaren erretratua margotu nezan eskatu zidan Hemingwayk.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 309. orr.

Euskarri akrilikoetan egindako neurri handiko koadroekin batera, bideo-lanak eta erretratu digitalak ikusteko aukera ere eskainiko du Arrietaren Pekingo erakusketak.  Berria - Kultura   2006-01-10

Mendebaldeko artisten eraginez, erretratua lantzeari ekin zioten artista errusiarrek; Dimitri Levitski margolariak eta Fiodor Shubin eskultoreak, adibidez.  Berria - Kultura   2006-03-29

2 egiazko pertsona bat, eta eskuarki haren aurpegia, irudikatzen duen argazkia.

Erretratuak dira argazkilari honen lan sonatuenak, baina aulkiekin egindako sorta gustatu zitzaigun bereziki.  Berria - Kultura   2004-02-17

Ez da eroso sentitzen argazkilariak erretratuak egiten dizkion bitartean.  Berria - Kultura   2006-02-09

Erretratua atera zuen, eta badaezpadan beste bat aterako zuela esan zigunean betirako irautea mereziko zuen figura ematen ahalegindu ginen berriro.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 338. orr.

3 irud/hed

Euskal Herriaz eta euskaldunez aspaldiko partez irakurri dudan erretraturik borobilenetako bat, perla distiratsu bat.  Berria - Kultura   2006-03-21

Bortitza eta probokatzailea idatzietan, deprabazio garaikidearen erretratua egiten duela diote kritikoek.  Berria - Kultura   2006-01-10

Jende on, eder eta talentudunaren erretratu bat da.  Berria - Kultura   2004-09-24

Baina Morettik ere badaki bere burua ezkutatu eta, hala ere, bere inguruaren erretratu gordina egiten, Il caimano azkeneko filmean erakutsi bezala.  Berria - Kultura   2006-04-12

Indalexioren ekanduen erretratuan ere ez zuen huts handirik egin Kruzalegik.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 48. orr.

4 (izenondo eta izenlagunekin)

Amamak bere erretratu zahar hori Goioren esku ahurrean ipini, Goioren eskua aihen moduko atzamar bigunez sakatu [...], eta Goiori negu guztiek baino hotzikara handiagoa eman zioten hitzok esan zizkion: [...].  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 258. orr.

Erretratu aldakorrak eta satelite bidezko irudiak.  Berria - Kultura   2004-12-31

Erretratu arkitektonikoak.  Berria - Kultura   2006-02-05

Ondoren, paisaia eta erretratu pertsonalagoak landu zituen: mendiak, itsasoa eta harea azaltzen dira paisaietan, eta errealitatea eta errealitaterik eza nahasten ditu.  Berria - Kultura   2004-05-04

AEBetako gizartearen erretratu zuzen gisa sortuak dira Hopperen lanak, baina azken funtsean Mendebaldeko gizartearen erretratu zuzentzat hartzeko modukoak.  Berria - Kultura   2004-05-26

Capote-ren bertsio bikoiztuak ikusten uzten duenaren arabera, Seymourrek idazlearen erretratu zaratatsua egiten du, behartua, eta, horregatik, zaila da izandako arrakasta ulertzen.  Berria - Kultura   2006-03-01

Spencer Tunick nazioarteko argazkigintzan ezaguna da leku publikoetan erretratu masiboak ateratzen dituelako, eta horiek egiteko, gizon eta emakumeak biluzten dituelako.  Berria - Kultura   2006-03-21

Paretak lauki urreztatuekiko antzinako erretratuz beteak zeuden.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 77. orr.

Ortiz Alfauren Kixoteren erretratu espresionista.  Berria - Kultura   2006-03-10

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Goantea erantzi eta atzamar mamiak erretratu makinaren parte metalikoan itsatsiko zaizkizu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 262. orr.

Margolariaren ohiko erretratu-estiloan atondua, gizon handi biak elkarren alboan eta aurrera begira dagoz.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 15. orr.

Erretratu-zulotik sartu eta egongela zeharkatu ondoren, neskak eta mutilak banatu egin ziren, nor bere eskaileretara.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 81. orr.

Giro horretan, zirikada eta eztenkaden artean, Ernest Hemingwayk Lillian Rossi aholku egin gura dio, hari lana agintzen zion The New Yorker aldizkarirako erretratu-gai liratekeen pertsonaien zerrenda osatzen lagunduz.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 247. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Irudiak hondo ilunetatik eztiki irteten dira inor beldurtu edo harritu gabe, gai erlijiosoak izan (Kristoren bizitzakoak asko eta Itun Zaharrekoak beste asko) edo gai zibilak izan, De Nachtwacht talde erretratuan bezala.  Berria - Kultura   2006-02-05

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus