Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

potret 1 iz egiazko pertsona bat, eta bereziki haren aurpegia, irudikatzen duen margolana edo marrazkia. ik erretrato.

Gehexan Jaurenea gaztearen potreta zen zinez, bizi berritua.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 26. orr.

Zer ez duen adierazten haren aurpegiak!, pintzela hartu eta haren potreta egiteko gogoa ematen du: horra hor Prometeo, benetako Prometeo bat!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 78. orr.

Ez du -esaterako- sudurrari edo ezpainei buruzko zertzeladez apainduko; marra bat pintatu, eta bukatua du potreta, burutik oinetarainoko potret biribila!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 163. orr.

2 irud/hed

Astezkenean, Arte gateak eskaini digu Salbador Allende, Txileko lehendakari izanaren potreta.  Herria   2003-09-18

Artean gazte eta berdeegi nintzen garaiko artista-gosearen potreta osatzeko pintzeladak biltzen hasiko banintz, uda-gau bateko ordu txiki sargorietan kokatu beharko nuke Rimbaud ezagutu nuen mentura.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 119. orr.

Froga ahal diezazudan behingoz nitaz egin dizuten potret gorrotagarriaren zeinen bertzelakoa naizen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 262. orr.

Emaitza heroi baten maitasunezko potreta duzu.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 14. orr.

Gutun bat arimaren potreta dun ordea.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 479. orr.

3 argazkia.

Honek errana dit zubi honen potreta edo argazkia ikusi zuela Paueko prefeturan, paperren eta kontratuen egitera joan zenean.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 22. orr.

Marcek palto kakiaren barruko sakelan zeraman bere emaztegaiaren potreta Beinati eman zion kapitainak: [...].  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 238. orr.

Dendako erakusleihoa, neurri guztietako ezkontza argazkiz eta jaunartze eguneko potretaz josita zegoen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 19. orr.

Desgogora atera zigun Eiffel dorrearen kartoizko hondo faltsuaren gainean potreta.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 21. orr.

Potretak egiteko ezohiko teknikak ikustera emanen dituzte argazkilariek.  Berria - Kultura   2004-05-02

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Nire ustez, batzuetan komeni da historiaren lerro nagusiei antzematea, irudi bat osatzen dutelako, hala nola, emakume potret bat egitean bezala.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 66. orr.

Familia potret bat dago barruan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 105. orr.

• 5 izond okerra, moldakaitza.

Bestalde, Frantzia zortzi bozgunetan ezartze hori ez dea aski molde potretean egina izan?  Herria   2004-06-10

Nahi bezen potretak izanikan ere.  Herria   2003-11-20

Mutxokatze hori ere arras molde potretean egin zen haatik.  Herria   2003-11-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

molde potretean (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus