Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ustekabean, ordea, erretirada ihesi bihurtu zen. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 154. orr.
Gerra-nobela ere bada (Dunkerkeko erretirada maisuki deskribatuta dago), eta baita gerra-nobelaren aldaera den ospitale-nobela ere. Berria - Kultura 2004-05-26
Erretiradan Coppi jeneralaren indarrek utzi dituzten hildakoek eta gerra tresneria ugariek beren gordinean hitz egingo diete Esku Hartze Ezaren Aldeko gobernuei; Gerra Zibilean nazioarteko faxisten esku hartzea eskandalagarria da. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 51. orr.
Hurrengo hiria, Rambouillet, erretiradan doazen alemanek ebakuatu berri dela diote. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 231. orr.
Hanka egin zuen gizonak, eta galopan aurreratu ziren erretiradan zetozen gudarietako batzuk. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 96. orr.
Haien ondotik, agur-emaileak, erretiradan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 236. orr.
Beiztegi kapitainak, bihotza garrazturik, erretiradako agindua jo zuen. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 65. orr.
Atzera doan barbaroak, bere erretiradan, maniobra-eremu mugagabea ireki duenean, guda-fronte aldakorra, lehenago edo geroago, lerro batera iristen da, non zibilizazio erasokorraren nagusitasun militarra neutralizatu egiten duen erasotzailearen operazio-basetik frontera dagoen tarte oso luzearen eragozpenak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 141. orr.
Agure horrek jakin behar luke erretirada duela garaipenerako bide bakar, eta garaiz dago oraindik. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 15. orr.
Baina guardak herrian zeuden eta, erretirada aitzin, azken itzuli bat egin ohi zuten, segurtatzeko biztanleak oro beren etxeetan zeudela eta inguruetan mugimendu susmakorrik ez zela. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 97. orr.
Ildo horretan, Israelgo Armadak atzo ohartarazi zuen tropen behin-behineko erretirada ez zuela gauzatuko, baldin eta eresistentziak herenegungoaren antzeko eraso gehiago egiten baditu. Berria - Harian 2005-01-09
Don Alfonsoren erretiradak ez gintuen sobera harritu. Txillardegi «Putzu», 1999 - 241. orr.
Ez dut ukatuko bart gaueko erretirada luzatu egin nuela... berbetan-berbetan azken taberna itxi egin genuela. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 13. orr.