Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erretira 1 iz erretiratzea, atzerantz egitea. ik erretirada.

Guretarren erretira baleztaz babestera saiatu zen, nonbait.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 48. orr.

Udako erretirak...!  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 19. orr.

Retegi pilotaria erretirako bidean.  Herria   2001-07-19

Guziek laudatzen dute gure xokoaren edertasuna eta aitortzen dute erretirako denbora etortzearekin, balinbadute aski diru, hemen nahi luketela finkatu eta ikasi euskara.  Herria   2005-08-11

Beren bizi guzia lanari jarraikiz, dantzak guti axolatzen dituztenek, eta erretirako sariari esker, zenbeit egun goxoren iragaiteko ahala dugunek deliberatu dugu, buruilaren 22an, elgarren artean zenbait egun eder bati lotuko garela.  Herria   2004-09-09

Steer-en begiekin jarraituko dugu Bilbotik Santanderrerako erretira nekosoa.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 31. orr.

Erretira txukun batean pentsatzeko ordua.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 130. orr.

Olazabalgo Don Tirso irundar aberatsa ere, artean, Donibane Lohitzunetik Parisa propio joana zela; Don Carlosi Santakrutzen erretira osoa irmoki eskatzekotan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 129. orr.

Dantzan segitu zuten gizonezkoek emakumezkoekin, dantzan printzeek herriko emakumerik politenekin, Tu-Mu, izan ezik, nekaturik zegoelako aitzakia baliaturik, goiz egin baitzuen erretira.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 154. orr.

Erretira egin du ahal duen lekutik.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 79. orr.

Hartuik erretira! Eta zabal bidia gazteei.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 56. orr.

Azkenean, tira eta erretira, barnetegira!  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 45. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Trenez etortzea ez zaidala gaitz izango, neure erretira-etxetik ondoko geltokira ozta hiru kilometro daudelako.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 209. orr.

Nahi zuenean nire erretira-lekura agertzeko.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 209. orr.

Euskararen ikasten hasia baitzen, segi dezala kantatuz: Goazen etxera, goazen etxera, erretira ordu da!  Herria   2004-07-08

· Egun batez, soldadu-aldra txikiek tarteka etsaien frontean egiten zituzten eraso-erretira laburretako batean, zanga batetik sekulako orroak zetozela entzun omen zuen aitak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 60. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erretira etxean (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus