Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erretagoardia iz gudu lerroa ez den eremua. ik atzegoardia.

Erretagoardia zena aste gutxiren buruan bihurtu zen, ordea, lehen lerro.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 42. orr.

Aitzindaritza eta erretagoardia, haren babesle izanen dira.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 16. orr.

Atzean, iluntasunetik atereaz, zaldizkoen talde txikia zetorkien lauhazka, erretagoardiatik gelditzen zen guztia.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 110. orr.

Erretagoardiarekin geratzeko erabakia hartu duela zirudien, Pelennortik atzeraka etortzea presakako ihesaldi bilakatuko den beldur baita.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 108. orr.

Stalingrado zulo beltza zen, zulo eskerga, zulo kabugabea, zulo haragijalea, baina erretagoardian, hala ere, musika entzuten zen, Txaikovskiren Beltxargen Aintziraren doinuak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 194. orr.

Atzean, Merry zihoan Stybbaren gainean, Gondorko mezulariekin eta, azkenik, erretagoardian, erregearen eskoltako beste hamabi gizon.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 86. orr.

Eta zer da adierazpen askatasuna? Erretagoardian besoak gurutzatuta gelditu eta ekintza gizonek egiten duten guztia gaizki dagoela esateko aukera bat besterik ez da.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 33. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus