Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atzegoardia (ETCn 20 agerrialdi; orobat atzeguardia, ETCn 180 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian atzegoardia agertzen da) iz frontetik edo etsaiarengandik urrutien dagoen aldea. ik erretagoardia.

Barbaroen mendi-aliatua, ordea, intxaur gogorragoa gertatu zen kraskatzeko, eta barbarotasunaren goi-lurretako atzegoardiak, bere azken eginkizun etsigarrietan, argitasun harrigarria erakutsi zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 148. orr.

Gudu-talderik handienak, beraz, hiriaren iparraldera zuen kanpalekua; atzegoardia, berriz, mendebaldera zegoen. Gau hartan Josue ibar erdiraino joan zen.  Elizen arteko biblia   Jos 8,13

Ez zihoazen Bilbo aldera, Sollube mendiko atzeguardiara baino.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 137. orr.

Azkenik, kanpamendu guztien atzeguardian dandarren banderapeko kanpamendua abiatu zen bere gudari-taldeekin.  Elizen arteko biblia   Zen 10,25

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus