Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erreserba (orobat erretserba g.er.) 1 iz erreserbaturiko gauzen multzoa. ik erresalbu.

Praktikan, adibidean ez bezala, bankuek jasotzen dituzten gordailuen ehuneko jakin bati erreserba gisa eutsi behar izaten diote beren kutxetan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 32. orr.

Gorputzeko atal gehienetan, zehar-konexioak izaten dituzte tarteka auzo-arteriek, erreserbako zirkulazio bat beti prest izateko larrialdietarako.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 257. orr.

Erreserbako depositua zabaltzeko ordua denez, palankari tira egiten diot.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 121. orr.

Dendako erreserbak gordeta zeuden biltokia zelakoan.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 416. orr.

Ogia, gurina, gazta eta sagarrak -neguko erreserbetako azkenak, tximurtuak baina onak eta gozoak- lortu zituzten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 34. orr.

"Munduaren birika"ra, noski; "Lurreko oxigeno-erreserbarik handien"era, jakina!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 94. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Hiru mendetan zehar, 1570 ingurutik 1880ko hamarraldian esklabotasuna erabat deuseztatu zen arte, Afrika beltza, osatzen ari zen mundu osoko ekonomiarentzat, langileen erreserba izugarri handi bat baino ez zen izan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 51. orr.

Politika horren bidez, Erreserba Federalak prezio merkeetan birfinantzatzeko aukera ematen zien bankuei.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 185. orr.

Petrolio gordinaren munduko erreserben bi heren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 129. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ez dago erreserba-mekanismorik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 256. orr.

Hain toki handia hartzen dute erreserba-zerbitzuek eta segurtasun-sistemek, ezen arrazoizkoa baita galdetzea ea posible litzatekeen errendimenduaren eta fidagarritasunaren arteko oreka aldatzea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 262. orr.

Marxisten ustez sistema honek "erreserba ejertzitoa" osatu beharra du.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 118. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Itsasoak elikagai-erreserba amaigabeak ditu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 154. orr.

Esprinterrak, epe laburreko energia-erreserba erabiliz, orduko 23 miliako abiaduran egin ditzake ehun yarda.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 54. orr.

Estatu Batuak izan ziren gerrak suntsitu ez zuen herrialde industrial indartsu bakarra, eta, 1945ean, harenak ziren munduko urre-erreserben hiru laurden.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 93. orr.

Bestetik, dibisa eragiketak ere egiten ditu [...] herrialde kideen dibisa erreserba ofizialak bere esku baititu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 195. orr.

Garai batean zentralizaturik zeuden ekonomien kapital-erreserbak, ez periferikoa ez zentrala ez den estatutu berezia ematen diete herrialde komunista ohiei.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 145. orr.

Merkatu horien dolar-eskaintza, alde batetik, Estatu Batuetako erakunde eta enpresetatik zetorren [...]; eta, beste aldetik, munduko gainerako lekuetako banku zentraletatik, hantxe ipintzen baitzituzten dolarretan zeuzkaten truke-erreserbak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 87. orr.

5 irud/hed

Pepponek azkenetan zeukan bere diplomazia-erreserba.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 140. orr.

6 armadaren zatia, jardunean ez dauden militarrak osatua.

-Zu oraindik erreserbako ofiziala zara, ez ahaztu hori.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 374. orr.

7 gordetegia.

Erreserbetako burdinsarea hautsi eta gero.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 78. orr.

Zergatik daude beren "erreserban" barbaroak hain lasai?  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 143. orr.

Beste batzuek [...], batere nabarmendu gabeko bizitza eraman zuten, antropologoen interesgai bihurtuta, giza "zoo" edo erreserbetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 246. orr.

8 herabetasuna.

Aitortua zigun behin baino gehiagotan "aspaldi izandako boladarik onena" zela hura berarentzat, ohizko klase partikularren zamarik gabe eta, batez ere, Historia eta Filosofia -bere gai maitatuenak- irakasten, eta poz hori erakusten du inolako erreserbarik gabe argazkian.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 135. orr.

9 hoteletako edo ibilgailu publikoetako lekuez mintzatuz, aldez aurretik atxiki.

Hoteleko operadoreari deitu nion osabak kontseilatutako jatetxean erreserba egin zezan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 43. orr.

Egin dizut erreserba.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 45. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aebetako erreserba (14); aebetako erreserba federalak (7); aebetako erreserba federaleko (4); aebetako erreserben (3); alan greenspan erreserba (10); arrain erreserben (3); batuetako erreserba (4); bi erreserba (3); bidaia erreserben (3); biosfera erreserbaren (3); da erreserba (6); diru erreserbak (6); du erreserba (8); du erreserba federalak (5); dute erreserba (3); erreserba bat (3); erreserba batean (5); erreserba batera (3); erreserba egin (5); erreserba egiteko (5); erreserba ejertzitoa (3); erreserba federala (6); erreserba federalak (47); erreserba federalak interes (7); erreserba federalak puntu (4); erreserba federalaren (22); erreserba federalaren bilera (3); erreserba federalari (3); erreserba federaleko (34); erreserba federaleko buruak (7); erreserba federaleko fed (3); erreserba federaleko presidenteak (9); erreserba funtsera (4); erreserba handiak (6); erreserba handienak (4); erreserba horiek (4); erreserba natural (4); erreserbak agortzen (5); erreserbak agortzen ari (5); erreserbak egiten (3); erreserbak handitu (4); erreserbak handituko (3); erreserbarik egin (3); erreserbarik handiena (3); erreserbek beste (3); erreserben datu (3); erreserbetan bizi (3); estatu batuetako erreserba (4); eta erreserba (7); eta erreserbak (3); eta petrolio erreserbak (4); gas erreserba (5); gas erreserbak (7); gas erreserben (3); greenspan erreserba (11); greenspan erreserba federaleko (11); lur erreserba (3); lur erreserbak (5); petrolio erreserba (8); petrolio erreserbak (22); petrolio erreserbek (3); petrolio erreserben (4); truke erreserben (3); ur erreserba (4); ur erreserbak (3); zen erreserba (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus