Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erresalbu 1 iz erreserba, gordekina. ik erresalba.

Horiek kontseilatu dakote erresalbu batzu egitea lohi eta iratze leku batzutan eta "Camp de César" sailkatzea ingurumen begiratu gisa.  Herria   2005-02-27

Bavariako erresalbu famatu hartara eramaiten omen zituzten, bahitzat.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 132. orr.

Sasoin idorrenean beren uztak agortuak direlarik, behartuak izaiten dira janaria eta gaineratekoak kanpotik ekarraraztea sailtzaileek finkatutako prezio garestian, hauek baidakite behar gorrian direla; horren ordez, emazte horiek behar lituzkete erresalbuak erosi, berak oraino eskasean ez direno eta prezioak apal direno.  Herria   2005-11-24

Eskolako abentura liburuetan hola ikasia zuen, bidaia luze batean abiaturik sekulan galtzen bazen, erresalbuetarik xuhurki arizan behar zela, irauteko.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 16. orr.

Erresalbu hortan panda eri edo kolpatuak artatzen dituzte, berriz libratu aintzin.  Herria   2001-03-08

CFDT sindikatua biziki arranguratua da RUWELeko erresalbu kimiko horiek beren gisa utziak direlako, lantegia zebilelarik hainbeste artatuak zirelarik.  Herria   2003-10-02

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Landareen eta animalien mundua alde batera utzirik, erresalbu-gordailuok harrikatz eta petrolio hobietan dautza.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 304. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Fama du amerikano bankoetan badituela 130 miliun dolar plazatuak bere herri ttipiaren petrolio erresalbuetarik. "Mauroen iturria": ur erresalbu handi bat da, hamar bat mailako eskaileraren beherean, xirrista batek berritzen duela ura, etengabeko isurketa batean.  Herria   2005-12-01

7 itsaspekari erruso ziren itsas pazifikoan beren batizkafoan preso gertatuak oxigena erresalbua arras xuhurtua bizpahiru egun hartan, hil edo bizi, 190 metra barnatasuneko urpean.  Herria   2005-08-11

Bidean bazkaldu ondoan izan gira Panda erresalbuaren ikusten.  Herria   2001-03-08

Behako laster bat ohapeari: gure lur-sagar erresalbu guzia desagertu da!  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 134. orr.

Industriak atxiki du jadanik zuen martxa, baina bi xifre arranguragarri agertu dira: industri lantegiek ez dituzte beren ekoizpen ahalak osoki baliatzen eta ekoizpen erresalbuak beteago dituzte.  Herria   2003-03-20

4 erreserba, zuhurtasuna, arreta.

Egia erresalburik gabe esateko leialtasuna behar nuela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 378. orr.

Bere burua erresalburik gabe eskaini ez ezik, aldi berean erabateko askatasuna ari zitzaion bermatzen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 47. orr.

Lehenbizikoa baino bidezkoagoa zen; aitortzen zuen (erresalbu askoz eta kontu handiz) gure kexua, eta aurrekoak baino aholku ez hain begibistako bat zekarren: [...].  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 280. orr.

Jakina, horretarako frogaren baten aztarna behar du euskarritzat, logikoa den erresalbuz hertsapenak, xantaiak eta familiaren aurkako erasoak eragozteko hain zuzen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 242. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus