Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erremediatu, erremedia, erremediatzen du ad egin den kaltea indarrik gabe utzi; kalteren bat jarrai edo gerta dadin eragotzi. ik zuzendu; konpondu.

Ongi nekusan nitaz mintzo zirela: ahalke gorritan jartzen ninduen horrek; ezin nuen erremediatu.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 44. orr.

Ezin izan nuen erremediatu: zenbat eta barrenetik isilago eta serioago nagoen, orduan eta zaratatsuago agertzen naiz kanpotik.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 219. orr.

-Alabaina, erremediatuko du Jainkoak -esan zuen Don Kijotek-.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 79. orr.

Partitzear da bere ergelkeria erremediatzera.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 210. orr.

Bere izen ona bihurtu egiozu nire aita zenari, eta zentzu oneko gizon zuhurtzat eduki ezazu, bere jakinduriaren bitartez, bide erraxa eta zuzena aurkitu baitzidan nire zorigaiztoa erremediatzeko.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 80. orr.

Horra, ez dut astirik nire buruari hazka egiteko edo nire azkazalak mozteko ere; luze-Iuze eginak dakartzat; Jainkoak erremediatu beharko.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 188. orr.

Ezin erremediatuzko galera.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 99. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus