Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zeharkatu dut errekastoa, agureari jaisten laguntzeko doi bat makurtu naiz, eta "Jaitsi zaitez" esan diot. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 202. orr.
Errekastoak guztiz gainezkatzen zuen zubia, eta haren gainetik igarotzen zen, ibaia harri baten gainetik igarotzen den erraztasun berberaz. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 72. orr.
Sartalderantz errekasto bat bada, nik eskuz arrantza egiteko egokia. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 233. orr.
Hango mendietan jaiotako errekasto bat besterik ez zen, zuhaitzarte batean urmael moduko bat eratzen zuena, eta bertan bainatzen nintzen goizero. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 163. orr.
Euria egin du, errekastoak oldarrean datoz. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 232. orr.
Garagar eskukada bat zabaldu zuen errekastoaren bazterretan, eta garagarra berehala erne zen, eta hazi. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 83. orr.
Harmaila batzuetan gora egin, eta ur iluneko errekastoa aurkitu zuen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 254. orr.
Pedrok korrika segitu zuen, estolda sareko errekastoan sartuta. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 74. orr.
Hildako arrain txikiak galtzada bazterreko errekastoan jartzen zituen, urak eraman zitzan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 307. orr.
Atarira atera nintzen, ilargia ia betea, hego-haize epel-epela, errekastoaren murmurioa, kilkerrak, belar-usaina. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 18. orr.
Tximistek, noizbehinka, bidea argitzen dute, eta ura lurraren errekastoetatik nola doan ikusten dut nik. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 87. orr.
Errekastoko ur leiar, inozo, jostalaria; ibaiko ur arre, jeloskor, salataria. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 61. orr.
Herriko kalea, Getariako portua, han behean dituk, eta gure borda, berriz, han goian, errekasto garbi baten ertzean. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 208. orr.
Han, mendi zintzur basak, errekasto zalapartatsuen pasabideak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 397. orr.
Arekatik errekasto distiratsu bat igarotzen zen, belar-pusken eta sorgin-belarren artetik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 166. orr.
Tanta bat bisaian beheiti lasterkatu zen, errekasto mehe bat eginez nire larruazalean zehar. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 318. orr.
Ural mendietako aldapetan behera jaistea besterik ez zeukaten Jekaterinburgera sartzeko, eta egoera hartan jaistea, mila errekasto lasterrek zeharkaturiko lurralde batean, ur eta haize zurrunbiloen erdian, bizia galbidean jartzea baizik ez zen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 152. orr.
Magaletan argi ikusten dira noizbehinkako errekastoen markak. Berria - Kultura 2006-01-14
Metaturiko muskuilu zakuetatik ur errekastoak isurtzen ziren. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 146. orr.
· Barrearen barreaz begietatik malko-errekastoak zerizkiela, autotik jaitsi ziren, hotelera iritsita. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 380. orr.
Ustezko irudi maltzurra pusketa txikien atzean birrindu eta Ferminen eskua odol-errekastoetan itotzen hasi zen. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 11. orr.
Haien atzean, limusinak, turismoak, ibilaldi turistikoetarako autoak eta sedanak herrestan zebiltzan, sigi-saga errepidean zehar, autoen argiak bi errekasto baretan antolaturik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 233. orr.
Broadwayren isla distiratsuak bizkarrei itsatsita, jende-errekasto etengabeak igarotzen ziren agurearen aurretik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 505. orr.
errekasto bat (10); eta errekasto (3); eta errekastoak (3)