Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Uraren hotsa entzun zuen Harryk; handik hurbil errekatxoren bat egongo zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 227. orr.
Errekatxo bat igarotzen zen leihoaren azpian; iruditu zitzaidan gau osoan aritu zela etxea miazkatzen, lo hartu nuen arte. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 21. orr.
Ur freskoa eta isila zihoan han inguruko errekatxo batean. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 49. orr.
Autoa ozta-ozta kabitzen zen errekatxoaren zubian. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 99. orr.
Oilasko errea, errekatxoan bildutako berro entsalada, ilarrak arrautza egosiarekin. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 125. orr.
Pirinio inguruko basoetara joaten naiz, hango errekatxoetan amuarrainak harrapatzera. Berria - Kirola 2004-02-26
Peppone goardian dago aparatuarekin errekatxo bazterrean, eta ni kanalean nago goardian aparatuarekin. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 237. orr.
Florentzia txiki-txiki bat ematen du, errekatxo argi, harritsu, marmarrari eta ur biziko baten ertzean kokatua. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 23. orr.
Haize erauntsiek kaleko harlauzen gainera jaurtikitako ur parrastek errekatxo lasterrak sortzen zituzten espaloi bazterretan estolda bila. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 27. orr.
Bazela Lajosengan indar-iturri misteriotsu bat, zenbait errekatxok dutenaren parekoa, mendien barrunbeak zeharkatu eta, gero, aztarnarik utzi gabe hartzulo sakonetan galtzen diren errekatxo bihurri horien modukoa alegia. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 16. orr.
Orain sartu eskua gonaren azpitik eta ukitu hemen, sentitu nahi dut, sartu kuleroaren azpitik, ferekatuidazu errekatxoa. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 96. orr.
Handik gertu garnaxa-errekatxo bat dator, denik eta edateko garnaxarik onena, ur tantarik bat ere gabea. Berria - Kultura 2006-03-21