Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zati honetan errepideak, norabide bakoitzean, bi errei izango ditu, eta azterketen arabera, egunero 20.500 ibilgailu inguru igaroko dira. Berria - Euskal Herria 2004-11-18
Autobusak tipi-tapa gorantz eurentzat gordetako erreian. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 33. orr.
Atzo arratsaldeko ordu bata aldera, inolako arrazoi barik errei batetik bestera zihoan ibilgailu bat ikusi zuen Ertzaintzako patruila batek bere aurretik, A-8 autobidean Durangotik Donostiarako bidean zihoala. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 89. orr.
Ezkerreko ispilutik begiratu du ustez bizkorrago dabilen erreian kokatzeko. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 87. orr.
Autobideko irteeraren bila abiatu da erreirik errei, eta lehenago argiek bezalatsu, bolantearen mugimendu bortitz batek guztiz iratzarri du neska. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 11. orr.
Garbiketa lanak egiteko Ertzaintzak ezkerreko erreia moztu egin zuen. Berria - Euskal Herria 2006-02-08
Gasolindegian sartzeko desbideratu den unean ikusi ditu, kontrako erreiaren ertzean, beren motorren ondoan zutik, solasean. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 18. orr.
Bereak bi norabideko lau erreitakoa behar du, luzea eta zabala beraz, abiadura neurtzeko oztoporik gabea. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 49. orr.