Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Trenbideko karrilak. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 125. orr.
Suposa dezagun tranbia bere karriletik doala eta bertara bi pertsona erori direla. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 384. orr.
Bagonen baskula barnean eserita geunden, eta kanpoan karrilak harrotzen ari ziren obretakoak mailu pneumatikoarekin. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 194. orr.
Batera eta bestera zebiltzan nasetan eta karriletan lasterka. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 71. orr.
Eta ohi ez bezala, hurbilenekoei "Tira, lanean hasteko ordua diagu!" agindu gabe jo zuen ate ondoan habe loditik dilindan zegoen karril puskan mailuarekin, kin-kin-kan-kin, goizeroko morsea. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 92. orr.
Ez dira negozio onak, ez dago lehiakortasun handirik, ez dute tren-karrilez kanpoko aukerarik... Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 126. orr.
· irud/hed Hiltegi barneko arrapalaren gainaldera iritsita, beraz, ia oharkabean zeramaten ganadua, garraio-uhal bat sabelpetik pasatzen zaion lekuraino (“karril biko euskailua" ere Templek sortutako berrikuntza zen). Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 270. orr.
Bigarren autoa hori baino pitin bat aurrerago tartekatu zuten; hirugarrena hiritik kanpo zain zegoen, karril biko errepidean trabeska jarrita. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 315. orr.
Motorzalearen gorpua bide bazterrean geratu zen, eta errepideko karril bat itxi behar izan zuten. Berria - Euskal Herria 2004-01-07
Gero, gidariak erdiko karrilera eraman du autoa abiadura motelduz. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 29. orr.
Bolanteari zakarki eragin eta karril azkarrera altxatuz alde egin baitzuen autoak. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 35. orr.
Auto ilara luzeak eragin zituen, iraulitako kamioiak bi karrilak hartu baitzituen. herria¬
Kapeladuna esku-karrilari heldu eta eskaileretan behera joan delako. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 100. orr.
Arras-arras, azken igurtzia eman eta amaitutzat eman du arotzak esku-karrila. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 101. orr.
esku karrila (4)