Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erregulatu, erregula(tu), erregulatzen 1 du ad zerbaitek bete behar dituen arauak zehaztu. ik arautu.

Eusko Legebiltzarrak urtea amaitu aurretik adingabeen zentroak erregulatuko dituen dekretua egiteko eskatu zion atzo Jaurlaritzari.  Berria - Euskal Herria   2006-04-07

Sozialki eraikiak diren zerok sozialki erregulatu (kontrolatu) behar direla argudiatuko dugu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 246. orr.

Egoki iritzi zaio berariazko arau bat egiteari, alderdi guztiak era global eta zehatzago batean erregulatzeko.  Berria - Kultura   2006-03-01

Enplegua erregulatzeko espedientea.  Berria - Harian   2005-11-15

Gizarteko kideen arteko erlazioak erregulatzen dituen tradizio eta instituzioak [...] ekonomia hazkunde eta garapenerako berebiziko eragina dute, hala nola familia patriarkalak, edota emakumearen bazterketak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 294. orr.

Atano XIII.ak erregulatu egin du pilota jokoaren atal inportanteneetarikoa, materialarena, bestela, une batez, imajinatu zer litzatekeen pilotari bakoitzak kantxara aterako balitu berak ekarritako pilotak.  Berria - Kirola   2004-05-12

Milaka adindunen egoera erregulatzea du helburu lege honek.  Berria - Gaiak   2004-06-19

2 egokitu, doitu.

Horra aparatua desmuntaturik, termostatoa 800°C-ra graduaturik, edukiontziaren presio-gutxitzailea erregulaturik, fluximetroa bere lekuan kokaturik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 110. orr.

Ohartu naiz neu naizela naraman ontzitxoaren makinista, neuk eragin behar diedala balbulei, neu naizela abiada erregulatzen duena hemen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 197. orr.

Teoria etikoen helburua jarduera zuzenak eta okerrak erregulatzeko oinarriak finkatzea da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 199. orr.

Dientzefaloak funtzio oinarrizkoak erregulatzen ditu, loa, jangura eta libidoa bereziki.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 70. orr.

Haiek zuten hasieran nazioarteko diru- eta finantza-erlazioak erregulatzeko ardura.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 174. orr.

Motor baten kontrol-sistemak, abiatzeko, gelditzeko eta indarra erregulatzeko mekanismoak izaten ditu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 58. orr.

Goiko aldean bertze urtegi bat baitzegoen, ateska bat zuena, nondik erregulatzen baitzen uraren emana.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 30. orr.

Dopamina mugimenduen eraginkortasuna erregulatzen duen substantzia da.  Berria - Gaiak   2004-10-23

Odolaren presioa eta emaria erregulatzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 50. orr.

Gorputza zutik edo mugimenduan dagoela orekari eusteko ezinbestekoa den muskuluen uzkurtze eta erlaxatzea erregulatzen du organo horrek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 217. orr.

Mugak ixten eta etorkinak kanporatzen dituzte etorkinen lan-eskaintza erregulatzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 142. orr.

Ikuslea irudian zenbateraino sartzen den erregulatzeko modu bat bezala ere (izan daitezkeen beste askoren artean) interpreta daiteke errealtasun-efektua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 108. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Usurbilgo udalean esan zidatenez, martxa erregulatu bat antolatzen zen urtero paraje haietan, eta horrelakoetan guardia armatuak kontratatzen omen zituen zakurren jabe amorratuak.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 85. orr.

Merkatu erregulatuak betidanik izan dira eta izango dira; merkatu autoerregulatuak dira berrikuntza.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 217. orr.

Gizarte-eustorma bat mantentzean, presioa ezin da arindu urari modu erregulatuan jareginez; urtegia ezin da eustorma hondatu gabe hustu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 145. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus