Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arautu, arau(tu), arautzen 1 du ad arau jakinen pean ezarri.

Gutxi erabili zen jurisprudentzia zahar hori; enperadoreek geroago sartu zutena erabili zen, bilduma hartan bete-betean, jurisprudentzia frantsesa arautu, mugatu, zuzendu eta hedatzeko.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 241. orr.

Lege zibilek euren agintea tartekatu behar dute senar-emazteen artean, gurasoen eta seme-alaben artean; familiaren gobernua arautu behar dute.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 62. orr.

Zesarrek, germaniarrekin gerran ari zelarik, germaniarren ohiturak deskribatu zituen; eta ohitura horien gainean arautu zituen bere ekimen batzuk.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 268. orr.

Zesarrek, germaniarrekin gerran ari zelarik, germaniarren ohiturak deskribatu zituen; eta ohitura horien gainean arautu zituen bere ekimen batzuk.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 268. orr.

Kasu honetan kanbioak arautu behar zuen Frantzian diruaren eta paperaren arteko proportzioa.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 81. orr.

Funtsean, eta xehetasunak gorabehera, denok geunden konforme eutanasia arautu beharraz.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 69. orr.

Hirietan, nazioarteko merkatariek ezin zuten xehekako salerosketan parte hartu, salerosketa mota hori oso zorrotz arautua baitzegoen, ekoizleen interesen alde.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 20. orr.

Moises ez da hartan sartuko, baina bururatua du bere eginbidea: herria antolatua du, legeak ezarriak, kultua arautua.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 144. orr.

Hamalau urtetan ere arautu izan da indiarren ezkontza-adina, gizonezkoei dagokienez, eta hamahirutan emakumeei dagokienez.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 100. orr.

Jainkozko legeen bidez ez da arautu behar giza legeen bidez arautu behar dena, ez eta giza legeen bidez ere jainkozko legeen bidez arautu behar dena.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 156. orr.

Bigarren hegaztia erre-opari gisa eskainiko du, arautua dagoen eran.  Elizen arteko biblia   Lb 5,10

Gure atzean auto bat sumatu zuen, arauturik zegoena baino lasterrago zetorrena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 128. orr.

XX. mendetik aurrera gora egin du euskaraz ikasitakoen kopuruak, eta euskara batua eta ondo arautua eskatu ohi du horrelako jendeak.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 90. orr.

1979an arautu zen deklinabidea (in Euskera 24-2 (1979): 633-657).  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 176. orr.

Ezarian-ezarian, haren bizitza arautu zen erloju baten irudira: bere gelan lan egiten zuen; Muche txikiari eskolak ematen zizkion astean bitan, zortzietatik bederatzietara; gaualdi bat Lisa ederrari eskaintzen zion, muturtu ez zedin; eta gainontzeko denbora gela beiradunean ematen zuen, Gavardekin eta besteekin lagunartean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 198. orr.

Hizkuntza, kode batek arautua agertzen da; baina kode hori bera, bere aldetik, arau idatzi bat da, erabilera zorrotz bati -ortografiari- lotua dagoena; horra zerk ematen dion idazkerari garrantzi nagusia.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 53. orr.

Bistan da, horrenbestez, azkenean araudiak egingo direla hemen ere, batzuetan nazioartekoak, beste zenbaitetan nazio barnekoak, Interneten egin daitekeena eta ezin egin dena arautuz.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 158. orr.

Eredu horren helburua zera zen: bakterioen baitan geneen adierazpena nola arauturik dagoen azaltzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 70. orr.

Maiorrari ez zitzaion inoiz bururatu piraten bizimodua hain arauturik zegokeenik.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 156. orr.

Kulturgintza onena ez da eginda dagoenaren -ikurraren- erakusleihoa, edo araututakoaren -akademikotasunaren- barrutia, eragile kulturalek gaur eta hemen arriskuz eta nekez egiten duten lan ia anonimoak bideratzen duena baino.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 91. orr.

Badira animalia guztiengan, eta baita gizakiarengan ere, erritmo natural nagusiak, erritmo zirkadianoa (circa diem latinezko esapidetik: 'egun batean') arautzen dituzten "erloju biologikoak".  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 102. orr.

Lege zibilek arautzen dituzte harreman naturalak eta konbentzionalak, aginduzkoak nahiz borondatezkoak, nahitaezkoak zein komenientziazkoak, norbanako guztiak beste norbanako batekin edo batzuekin lotzen dituztenak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 150. orr.

Ezkontza lege politiko batzuek arautzen dute, ez lege zibil eta naturalek.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 66. orr.

Erroman, oinordekotza oinordekoak egin beharreko zenbait sakrifiziori lotuta zihoan, eta pontifizeen zuzenbideak arautzen zituen sakrifiziook.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 254. orr.

Bisigodoen mendekoan, Teodosiar kodearen bilduma batek .89, Alarikoren aginduz eginak, arautzen zituen erromatarren arazoak.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 195. orr.

Lehen erromatarrek ez zuten legerik interes-tasa arautzeko.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 90. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Dariok agindutako Indotiko nabigazioa bere indarra erakutsi nahi duen printze baten fantasia izan zen, zerbaitetarako baliatu nahi duen errege baten egitasmo arautua baino.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 37. orr.

Globalizazioa kapitalismoaren zabalkunde espazialaren adierazpen da, globoko muga guztiak gainditurik; baina, aldi berean, eta ororen gainetik, muga fisikoak eta arautuak saihesten, apurtzen, eta, azkenik, ezabatzen ditu, muga horiek kapitala mundu osoan metatzea eragozten baitute.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 13. orr.

Hizkuntza bizia izandako hizkuntza baten eskeleto hiper-arautuan idazten dut.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 16. orr.

Unibertsitateak hasi dira antolatzen zenbait ekimen gizarteari begiratzen diotenak sigi-sagarik gabe, eta ez bakarrik zeharka gizarte horren seme-alabak direnen prestakuntza arautuarekin lotzen direnak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 149. orr.

Eskola arautuaz kanpoko bertso-eskolen koordinazioak ahalegin berezia eskatzen du, izan ere, euskal herrietan zehar hedaturik dauden bertso-eskola hauek baitira gaurko eta biharko bertsolaritza mugimenduaren gune eta hazitoki.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 71. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arabera arautu (4); arautu beharko litzateke (3); arautu beharra (3); arautu beharreko (3); arautu ditu (7); arautu dituzte (3); arautu egin (6); arautu egingo (4); arautu egiten (3); arautu ez (3); arautu gabe duten (3); arautu gabeko (7); arautu nahi du (3); arautu zen (7); arautu zituen (3); arautu zituzten (4); arautu zuen (6); beren egoera arautu (3); bezala arautu (3); direla arautu (3); edo arautu (3); egoera arautu gabe (10); egoera arautu nahi (3); ere arautu (6); euren egoera arautu (4); lan baldintzak arautu (5); salerosketa arautu (3); zehaztu eta arautu (4)

arautua dago (4); dago arautua (3); ofizial hiper arautua (4)

hezkuntza arautuan (7); modu arautuan (3)

arautuko ditu (7); arautuko dituen dekretua (3); arautuko du (7); arautuko duen legea (5); arautuko dute (4); bildu eta arautuko (3); harremanak arautuko (3)

arautze prozesua (3); ezohiko arautze (3)

arautzea enpresaburuen (3); arautzea ez da (3); arautzea nahi (3); egoera arautzea (6); legez arautzea (4); sezesiorako aukera arautzea (3)

arautzeko asmoz (4); arautzeko dekretua (7); arautzeko dekretuaren (3); arautzeko egin (5); arautzeko eskumena (3); arautzeko lege (3); arautzeko legea (4); arautzeko onartutako (3); arteko harremanak arautzeko (4); baldintzak arautzeko (3); bere egoera arautzeko (4); egoera arautzeko eskatu (3); erabilpena arautzeko (3); erretzea arautzeko (3); etorkinen egoera arautzeko (3); euren egoera arautzeko (5); euskararen erabilera arautzeko (8); hori arautzeko (5); ikasketak arautzeko (3); immigrazioa arautzeko (3); legez arautzeko (3)

arabera arautzen (3); arautzen da (4); arautzen denean (3); arautzen dira (4); arautzen ditu (16); arautzen dituen dekretua (3); arautzen dituzte (6); arautzen dituzten (15); arautzen du (25); arautzen duelako (3); arautzen duen dekretua (3); arautzen duen legea (8); arautzen duena (7); arautzen dute (10); arautzen duten lege (3); arautzen duten legeak (4); arautzen zituen (3); arautzen zuen (5); baldintzak arautzen dituen (5); batek arautzen (3); bizitza arautzen (3); ere arautzen (4); eskubidea arautzen (3); harremanak arautzen (3); kanbioa arautzen (3); kontsumoa arautzen (3); legeak arautzen (4); sistema arautzen duen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus