Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erregetza 1 iz erregeren duintasuna; errege izatea; erregeren agintaritza. ik erregetasun; koroa.

Egin dezala Jainkoak Salomon zu baino ospetsuago, eta haren erregetza zurea baino handiago!  Elizen arteko biblia   1 Erg 1,47

Badakigu, izan ere, zurea dela indarra, zurea erregetza, eta erregeen Erregeak zu egin zaituela erregina eta andre bertute guztien gainetik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 916. orr.

Hark eraikiko dit etxea eta nik betiko sendotuko diot erregetza.  Elizen arteko biblia   1 Kro 17,12

Ez duzu bete Jaunaren, zeure Jainkoaren, agindua; bete izan bazenu, betierean sendotuko zizun Jaunak Israel herrian zeure erregetza.  Elizen arteko biblia   1 Sm 13,13

Horregatik, Jaunak hilarazi egin zuen, eta Jeseren seme Davidi eman zion erregetza.  Elizen arteko biblia   1 Kro 10,14

Alabaina, erregetza niri kendu eta nire anaiari eman diote, harentzat baitzuen Jaunak erabakia.  Elizen arteko biblia   1 Erg 2,15

Erregetza hartzeko eskatu zioten Cromwel garaitezinari.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 221. orr.

Nobletasunak erregetza ematen zien; eta bertuteak, buruzagitzat hartzen zituzten hainbat boluntario atzean zituztelarik, maiordomoaren boterea ematen zien.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 314. orr.

Erregea degradatu nahi, eta erregetza bera degradatu zuten.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 333. orr.

Diamantea erregetzako koroa batean jar zezatela agindu zuen, baina baldintza zorrotz batekin: koroa hura beti emakumezkoentzat izango zela -erregina edo printzesa-, inoiz ez gizonezkoentzat.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 77. orr.

Ostargi-belar horiak, lore ederra izateaz gain, badu, bestalde, esanahi berezia frantsesentzat eta Frantziako erregetzarentzat.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 146. orr.

Erregetzaren eta maiordomotzaren nahastea.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 327. orr.

Betiere hobe erregetza txarra, errepublika okerragoa baino...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 223. orr.

Moskoviako Elisabeta enperatrizaren hogei erregetza-urteak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 78. orr.

Honekin nabarmen geratu zen pentsamendu ilustratuak administrazio-esparruetan zuen eragina, Carlos III.aren erregetza garaian.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 15. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus