Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Atletek diziplina gogorra ezartzen diote beren buruari, eta hori, zimeltzen den koroa irabazteko. Elizen arteko biblia 1 Ko 9,25
Gutunarekin batera, purpurazko soingainekoa eta urrezko koroa igorri zizkion. Elizen arteko biblia 1 M 10,20
Urrezko koroa harribitxiduna. Elizen arteko biblia 2 Sm 12,30
Soldaduek, arantzazko koroa eginik, buruan ezarri zioten. Elizen arteko biblia Jn 19,2
Mundua mundu denetik kantatu izan zaizkio maitasunari odak; oparitu izan zaizkio erramuzko koroa eta arrosak. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 102. orr.
Dagoeneko zain daukat garaipenaren koroa. Elizen arteko biblia 2 Tm 4,8
Martiritzaren koroa lortu ahal izango zuelakoan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 798. orr.
Inoiz zimelduko ez den aintzazko koroa jasoko duzue. Elizen arteko biblia 1 P 5,4
Ingalaterrak Grand Slam-a eta Koroe Hirukoitza irabazteko aukera guztiak galdu ditu. herria¬
Bihotza koroa batek bezala inguratzen dutelako deitzen dira koroa-arteria. Zu nire bizitzan sartu baino lehenago ere, bazegoen zure inguruan aureola bat, koroa bat, aberastasun, bereizgarritasun eta misterioz egina... Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 256. orr.
Euritakoak ur koroa bat ari ziren uzten lurrean. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 163. orr.
Emakumeak ez ziren oinordeko ez Frantziako koroan ez Inperioan. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 347. orr.
Nola Frantziako koroa Hugo Kapeten etxera pasatu zen. Karlomagnoz mintzatu naiz koroa karolingioengana aldatu zen garai ospetsuaz mintzatu baino lehen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 344. orr.
Koroaren zerbitzari fidel baten iloba haiz. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 119. orr.
Zer egin zuen orduan Koroak Armada Garaiezinerako marinelak lortzeko? Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 61. orr.
Eta feudo bakoitza, koroa bezala, hautabidezko eta oinordetzazko izan zen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 342. orr.
Koroak feudoak galdu bazituen, beste batzuez ordezkatu zituen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 341. orr.
Koroa-arantzen gisako orratz zorrotzak gaixoaren besoa behin eta berriro zulatzen. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 120. orr.
Eta alaba emaztetzat hartzen zuenak, hark beste inork ez, jantziko zuela buruan errege koroa. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 14. orr.
Berari ezarri zion buruan erregina-koroa. Elizen arteko biblia Est 2,17
Izan zaitezte leial heriotzaraino eta garaipen-koroa, betiko bizia, emango dizuet. Elizen arteko biblia Ap 2,10
Esteban II.ak errege karolingiarrei eskainitako aginte-koroa. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 87. orr.
Bizia etsaiaren ezpatapean galdu ez zuen arren, martiri koroa ez zuen galdu! Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 801. orr.
Espainiara igaro ziren anaietatik bostek martiritza-koroa lortu zuten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1118. orr.
Ile adatsean krabelin-koroa zuen, gorrian gorri , ganberako argi hura usainez gozatzen ari. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 33. orr.
Izerdiaren ordaina, nekearen saria, ongi eginaren erramu-koroa. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 25. orr.
Aurrera egin behar ote zuen ereinotz-koroa jasotzeko edo atzean gelditu behar ote zen iheslari koldarrei errieta egin eta zigorra paratzeko ikusteko zain. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 399. orr.
Hango eraikin garaiek argi-koroa bana zuten euren inguruan, kaleen eta iragarki elektrikoen distira gorrixkak sortarazia. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 266. orr.
Urrezko argi-koroa buruaren inguruan. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 217. orr.
Egurrezko uztai-koroa batzuk prestatzen zituzten, haiei su eman, eta, zarbazko katapulta indartsuak medio, botatzen zituzten maldan behera. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 252. orr.
Hiria inguratzen zuen su-koroa bat bezala. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 407. orr.
Aldi berean frantses liberak, daniar koroak eta irlandar librak [...] eraso gehiago pairatu behar izan zuten. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 190. orr.
Pasaporte faltsua; korona bat, bi txelin eta penike batzuk. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 71. orr.
Zuri agur esaterakoan, dirua eskatu zizun, ehun koroa edo berrehun. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 50. orr.
Mila koroako isuna. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 110. orr.
Kartazal honetan zortziehun koroa daude. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 139. orr.
Hamar koroako billete zimurra erakutsi zion. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 159. orr.
Hirurogeita hamar koroa hilean eta otordua. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 179. orr.
Koroa erdia? hemezortzi penike? Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 45. orr.
Bi koroa-erdiko eta kobrezko txanpon batzuk zeuzkan diru-zorroan. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 145. orr.
Bi koroa-arteriek eramaten dute oxigenoa bihotzaren muskulura (bihotza koroa batek bezala inguratzen dutelako deitzen dira koroa-arteria). Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 256. orr.
Badirudi, gainera, koroa-arteriak txikiegiak direla beren lana behar bezala egiteko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 257. orr.
alaitasunezko koroa (3); arantzazko koroa (5); argi koroa (6); buruan koroa (4); egindako koroa (5); errege koroa (7); erregearen koroa (4); espainiako koroa (4); frantziako koroa (5); garaipen koroa (3); garaipenaren koroa (3); hamabi izarreko koroa (3); koroa arteriak (3); koroa buru gainean (3); koroa buruan (7); koroa eta guzti (5); koroa ezarri (6); koroa gisa (3); koroa hartu (3); koroa irabazi (3); koroa jantzi (8); koroa jarri (5); koroa kendu (3); koroa lortu (4); koroa suediar (4); lore koroa (4); portugalgo koroa (3); urrezko koroa (11)
koroak buruan (5); lore koroak (5)
espainiako koroaren (5); frantziako koroaren (3)
koroe hirukoitza (6)